Artxiboa gaika: Juan Luis Zabala

Euskara eta subalternitatea

Juan Luis Zabala

Beste askori bezala, niri ere barrua astindu zidan Jule Goikoetxearen Euskaldun egiten gaituena artikuluaren hasierak (Berrian 2015eko ekainaren 10ean): «Euskarak ez gaitu euskaldun egiten, baginak emakume egiten ez gaituen bezala. Subalternitateak egiten gaitu euskaldun, batetik, eta emakume, bestetik».

Ez dakit zer neurritan idatzi zuen hori Jule Goikoetxeak benetan hala dela sinetsita, edo zer neurritan idatzi zuen probokazio gisa. Ez dakit ulertu dudan benetan zer esan nahi duen ere. Kontuak kontu, grazia egin zidan Angel Erroren egun bereko txioak: «Kiloek ez naute lodi egiten. Subalternitateak egiten nau lodi. Me quedo más tranquilo».

Ez nago ados Jule Goikoetxearekin, jakina. Nik behintzat ez dut inondik inora ere sentitzen subalternitatea denik euskaldun egiten nauena. Ni euskalduna naiz euskaraz badakidalako eta euskaraz hitz egiten dudalako. Eta nik ezagutzen ditudan euskaldunak ere euskarak egiten ditu euskaldun, nire ikuspegitik behintzat, ez subalternitateak[1].

Euskararen subalternitateak euskararen inguruan sentiberago eta kontzientziatuagoa egin nau. Ados. Euskaldun askorentzat euskararen subalternitatea izan da euskaldun egiteko arrazoi edo bultzada nagusia. Ameto. Subalternitateak ikaragarri baldintzatzen du euskarari buruz dugun ikuspegia, eta baita harekiko dugun jokabidea ere. Hori ere hala da.

Baina uste dut euskaldun eta euskaltzale izaten jarraituko nukeela euskara hegemoniko litzatekeen Euskal Herri —zein euskal herri— batean. Gustura egingo nuke proba behintzat. Subalternitateak erdaldun egingo ote gintuzke orduan?

* * *

[1] Ez nago ados, bide batez esanda, Jule Goikoetxeak euskaldun hitzaren erabilera asimetrikoaz dioenarekin ere. Jorge Oteiza, gaztelaniaz ari bagara, artista vasco izan zela onar dezaket, baina… Jorge Oteiza artista… euskalduna? Baita zera ere! Akabo ba! Auzi horretan bat nator lehen Euskaldunon Egunkariakoak bezala orain Berriako Estilo Liburuak egiten duen bereizketarekin: Jorge Oteiza artista euskal herritarra izan zen. Ez gaude, beraz, Jule Goikoetxeak dioen moduan, «Ilustrazio frantsesaren erdigune jakobinotik» pasatuta «euskal hiritarrak esatera kondenatuak».

Beste ohar txiki bat gai honetaz: Ibai Iztuetak dio, Cultura vasca vs Euskal kultura saiakeran (Utriusque Vasconiae, 2015) euskal herritarra hitzaren erabilera ez dela zabaldu, eta egia da; baina uste dut euskarazko hedabideek, batez ere Euskadi Irratiak eta ETBk, aukera daukatela, oraindik ere­, erabilera horren zabalkundea nagusitu arte bultzatzeko.

 

27 Iruzkin

Juan Luis Zabala atalean

Aizu, hau ez da adio esateko modua

(Leonard Cohenen beste kantu baten hitzak)

Juan Luis Zabala

Aizu, hau ez da adio esateko modua

Maitatu zintudan goizean,
gure musuak sakon eta bero,
zure adatsa burkoaren gainean
urrezko ekaitz logaletu baten antzera,
bai, askok maitatu zuten elkar aurretik,
badakit ez ginela lehenak izan,
hirian nahiz basoan
egin zuten irribarre gu biok bezala,
baina orain distantziak iritsi dira
eta biok egin behar dugu ahalegina,
zure begiak bigunduak ditu tristurak,
aizu, hau ez da adio esateko modua.

Ez naiz beste inoren bila ari
nire denboran noraezean nabilenean,
eraman nazazu bazterrera,
gure urratsak beti elkarren parean izango dira,
badakizu nire maitasuna zurekin doala
zure maitasuna nirekin geratzen den gisa berean,
gauzak aldatzen diren modua besterik ez da,
itsasoa eta kosta bazterra bezala,
baina ez gaitezen mintza maitasunaz edo kateez
eta konpondu ezin ditugun gauzez,
zure begiak bigunduak ditu tristurak,
aizu, hau ez da adio esateko modua.

Maitatu zintudan goizean,
gure musuak sakon eta bero,
zure adatsa burkoaren gainean
urrezko ekaitz logaletu baten antzera,
bai, askok maitatu zuten elkar aurretik,
badakit ez ginela lehenak izan,
hirian nahiz basoan
egin zuten irribarre gu biok bezala,
baina ez gaitezen mintza maitasunaz edo kateez
eta konpondu ezin ditugun gauzez,
zure begiak bigunduak ditu tristurak,
aizu, hau ez da adio esateko modua.

Hey, That’s No Way To Say Goodbye

I loved you in the morning,
our kisses deep and warm,
your hair upon the pillow
like a sleepy golden storm,
yes, many loved before us,
I know that we are not new,
in city and in forest
they smiled like me and you,
but now it’s come to distances
and both of us must try,
your eyes are soft with sorrow,
hey, that’s no way to say goodbye.

I’m not looking for another
as I wander in my time,
walk me to the corner,
our steps will always rhyme,
you know my love goes with you
as your love stays with me,
it’s just the way it changes,
like the shoreline and the sea,
but let’s not talk of love or chains
and things we can’t untie,
your eyes are soft with sorrow,
hey, that’s no way to say goodbye.

I loved you in the morning,
our kisses deep and warm,
your hair upon the pillow
like a sleepy golden storm,
yes many loved before us,
I know that we are not new,
in city and in forest
they smiled like me and you,
but let’s not talk of love or chains
and things we can’t untie,
your eyes are soft with sorrow,
hey, that’s no way to say goodbye.

Iruzkin bat utzi

Juan Luis Zabala atalean

Lehenik Manhattan hartuko dugu

Juan Luis Zabala

(Leonard Cohenen beste kantu baten hitzak)

Lehenik Manhattan hartuko dugu

Hogei urte asperdura ezarri zidaten zigorra
Sistema barrutik aldatzen saiatzeagatik.
Banator orain, banator orain ordainaren bila.
Lehenik Manhattan hartuko dugu, gero Berlin.

Zeruetako zeinu batek gidatzen nau.
Larruan dudan jaiotzetiko markak gidatzen nau.
Gure armen edertasunak gidatzen nau.
Lehenik Manhattan hartuko dugu, gero Berlin.

Benetan maite dut zure ondoan bizitzea, laztana.
Maite dut zure gorputza, eta zure espiritua, eta zure arropa.
Baina ikusten al duzu geltokian zehar mugitzen den ilara hori?
Esan nizun, esan nizun, esan nizun ni horietako bat naizela.

Galtzaile gisa maitatu ninduzun.
Baina orain kezkatuta zaude irabaz dezakedalako.
Badakizu ni nola geldiarazi.
Baina ez duzu hori egiteko behar den diziplinarik.
Zenbat gautan egin nuen otoitz horren alde:
nire lana has zedin utzi.
Lehenik Manhattan hartuko dugu, gero Berlin.

Ez ditut maite zure moda negozioak, jauna.
Eta ez ditut maite horren argal eusten dizueten droga horiek.
Ez dut maite nire arrebari gertatu zaiona.
Lehenik Manhattan hartuko dugu, gero Berlin.

Eta eskerrik asko bidali dizkidazun gauza horiengatik.
Tximinoa eta zur kontraxaflatuzko biolina.
Gauero aritu naiz praktikatzen, eta prest nago.
Lehenik Manhattan hartuko dugu, gero Berlin.

Oroit zaitez nitaz, musikarentzat bizi ohi nintzen.
Oroit zaitez nitaz, nik eskuratu nizun janaria.
Aitaren eguna da, eta mundu guztia dago zaurituta.
Lehenik Manhattan hartuko dugu, gero Berlin.

First we take Manhattan

They sentenced me to twenty years of boredom
For trying to change the system from within.
I’m coming now, I’m coming to reward them.
First we take Manhattan, then we take Berlin.

I’m guided by a signal in the heavens.
I’m guided by this birthmark on my skin.
I’m guided by the beauty of our weapons.
First we take Manhattan, then we take Berlin

I’d really like to live beside you, baby.
I love your body and your spirit and your clothes.
But you see that line there moving through the station?
I told you, I told you, I told you I was one of those.

You loved me as a loser.
But now you’re worried that I just might win.
You know the way to stop me But you don’t have the discipline.
How many nights I prayed for this: to let my work begin.
First we take Manhattan, then we take Berlin.

I don’t like your fashion business, mister.
And I don’t like these drugs that keep you thin.
I don’t like what happened to my sister.
First we take Manhattan, then we take Berlin.

And thank you for those items that you sent me.
The monkey and the plywood violin.
I practiced every night and now I’m ready.
First we take Manhattan, then we take Berlin

Remember me, I used to live for music.
Remember me, I brought your groceries in.
It’s Father’s Day and everybody’s wounded.
First we take Manhattan, then we take Berlin

2 Iruzkin

Juan Luis Zabala atalean

Karitatearen ahizpak

Juan Luis Zabala

(Leonard Cohenen beste kantu baten hitzak)

Karitatearen Ahizpak

Oi, karitatearen ahizpak, ez dira joanak edo galduak.
Nire zain zeuden jada aurrera egiterik ez nuela uste nuenean.
Eta beren kontsolamendua eman zidaten eta kantu hau gero.
Oi, nahiago nuke zuk ere aurkituko bazenitu, hainbeste bidaiatu ondoren.

Bai, zuk, ezin kontrola dezakezun guztia utzi behar duzun horrek.
Zure familiarekin hasten da, baina laster arima harrapatzen dizu.
Ni ere egona naiz zu zintzilik zauden lekuan, ikusten zaitudala iruditzen zait.
Santu sentitzen ez zarenean, zure bakardadeak bekatu egin duzula dio.

Bada nire ondoan etzan zirelarik, nire aitorpena egin nien.
Nire bi begiak ukitu zituzten eta nik ihintza ukitu nuen haien azpilduretan.
Zure bizitza urtaroek erauzi eta kondenatutako hosto bat baldin bada
haiek beren amodio hauskor eta kimu bat bezain freskoarekin lotuko zaituzte.

Utzi nituenean lo zeuden, nahiago nuke agudo iritsiko bazina haiengana.
Ez piztu argiak, irakur dezakezu haien helbidea ilargian.
Eta ez nau jelosiak joko zure gaua gozatu dutela entzuten baldin badut.
Ez ginen gisa horretako maitaleak, eta izan bagina ere ez litzaidake axola izango.
Ez ginen gisa horretako maitaleak, eta izan bagina ere ez litzaidake axola izango.

The Sisters of Mercy

Oh the sisters of mercy, they are not departed or gone.
They were waiting for me when I thought that I just can’t go on.
And they brought me their comfort and later they brought me this song.
Oh I hope you run into them, you who’ve been travelling so long.

Yes, you who must leave everything that you cannot control.
It begins with your family, but soon it comes around to your soul.
Well I’ve been where you’re hanging, I think I can see how you’re pinned:
When you’re not feeling holy, your loneliness says that you’ve sinned.

Well they lay down beside me, I made my confession to them.
They touched both my eyes and I touched the dew on their hem.
If your life is a leaf that the seasons tear off and condemn
they will bind you with love that is graceful and green as a stem.

When I left they were sleeping, I hope you run into them soon.
Don’t turn on the lights, you can read their address by the moon.
And you won’t make me jealous if I hear that they sweetened your night.
We weren’t lovers like that and besides it would still be all right.
We weren’t lovers like that and besides it would still be all right.

Iruzkin 1

Juan Luis Zabala atalean

Ikako izketin museue

Juan Luis Zabala

 

Ikako izketin museue: Aittualden gaur radixun nola jardundeben ikako izketin gañin? Bai, bai, ika itzeittie dala eta eztala, neska! Ixe iñune ezemenden itzeitten ika gaur egunin, ta itzeitten dana gizonezkun artekue emenden batiz bat. Flipantie den, aizan! Batzuten pentsatzeñat interpretaixo zentro bat jarri berko gendukela emen, Azkoittixen, geure artin ika ta azkoittiarrez nola itzeitten deun erakusteko. Ocho apellidos vascos baden ba, pelikulie. Ba zortzi abizen euskaldun eukitzie uskeri bat den gurin aldin. Gurie arioko zeozer den, askoze geixo. Kulturako kontzelajakin itzeittekotan nitxion ointxe, bero-bero einde, proiektu bat martxan jartzeko. Parre eitten? Ze ba? Ezten ba parre eitteko kontue. Etziten iruitzen. Txorakeri aundixauek erakusteko eindeko interpretaixo zentruk ezautu ditxinat nik, majiñebat, flamante ta ponpoxo askuk gañea. Interpretaixo zentro bat ez; museue jarriko berkogeñikin iguel, ikako izketin museue.

Hikako hizketaren museoa: Aditu al dun gaur irratian nola jardun diren hikako hizketari buruz? Bai, bai, hika hitz egitea dela eta ez dela, neska! Ia inon ere ez omen dun hika hitz egiten gaur egun, eta hitz egiten dena gizonezkoen artekoa omen dun batik bat. Harrigarria dun, aizan! Batzuetan pentsatzen dinat interpretazio zentro bat jarri beharko genukeela hemen, Azkoitian, geure artean hika eta azkoitieraz nola hitz egiten dugun erakusteko. Ocho apellidos vascos badun ba, pelikula. Ba zortzi abizen euskaldun izatea huskeria bat dun gurearen aldean. Gurea areagoko zerbait dun, askoz ere gehiago. Kulturako zinegotziekin hitz egitekotan nagon oraintxe, bero-bero eginda, egitasmo bat martxan jartzeko. Barre egiten dun? Ze ba? Ez dun barre egiteko kontua. Ez zaidan iruditzen. Txorakeria handiagoak erakusteko egindako interpretazio zentroak ezagutu ditinat nik, makina bat, dotore eta ponpoxo askoak gainera. Interpretazio zentro bat ez; museoa jarri beharko geniken beharbada, hikako hizketaren museoa.

6 Iruzkin

Juan Luis Zabala atalean

Partisanoa

Juan Luis Zabala

(Leonard Cohenen beste kantu baten hitzak)

Partisanoa

Muga igaro zutenean,
amore emateko agindu zidaten.
Ezin nuen halakorik egin.
Fusila hartu eta ihes egin nuen.

Maiz aldatu dut izena,
emaztea eta seme-alabak galdu ditut.
Baina adiskide asko daukat,
eta haietako batzuk nirekin daude.

Emakume zahar batek babesa eman zigun,
etxeko ganbaran ezkutatuta.
Orduan soldaduak iritsi ziren.
Xuxurlarik gabe hil zen.

Hiru ginen gaur goizean,
ni naiz geratzen den bakarra gauean,
baina joan beharra daukat.
Mugak nire espetxea dira.

Oi haizea, haizea hegan dabil,
katabuten artean haizea hegan dabil,
askatasuna laster iritsiko da.
Orduan irtengo gara itzaletatik.

Alemanak nire etxean izan ziren.
Esan zidaten: “Amore eman”,
baina ez nuen beldurrik.
Nire arma hartu nuen berriro.

Ehun bider aldatu dut izena,
emaztea eta seme-alabak galdu ditut,
baina adiskide asko daukat.
Frantzia osoa daukat.

Gizon zahar batek
bihitegi batean ezkutatu gintuen.
Alemanek atxilotu zuten.
Harridurarik gabe hil zen.

Oi haizea, haizea hegan dabil,
katabuten artean haizea hegan dabil,
askatasuna laster iritsiko da.
Orduan irtengo gara itzaletatik.

The Partisan

When they poured across the border,
I was cautioned to surrender.
This I could not do.
I took my gun and vanished.

I have changed my name so often,
I’ve lost my wife and children.
But I have many friends,
and some of them are with me.

An old woman gave us shelter,
kept us hidden in the garret.
Then the soldiers came.
She died without a whisper.

There were three of us this morning,
I’m the only one this evening,
but I must go on.
The frontiers are my prison.

Oh, the wind, the wind is blowing,
through the graves the wind is blowing,
freedom soon will come.
Then we’ll come from the shadows.

Les Allemands étaient chez moi.
Ils m’ont dit: “Rèsigne toi”,
mais je n’ai pas peur.

J’ai repris mon arme.
J’ai changé’ cent fois de nom,
j’ai perdu femme et enfants,
mais j’ai tant d’amis.
J’ai la France entière.

Un vieil homme dans un grenier
pour la nuit nous a caché.
Les Allemands l’ont pris.
Il est mort sans surprise.

Oh, the wind, the wind is blowing,
through the graves the wind is blowing,
freedom soon will come.
Then we’ll come from the shadows.

2 Iruzkin

Juan Luis Zabala atalean

Noiz esaten nizun?

Juan Luis Zabala

Sekulako zabalkundea hartzen ari den joera bat ekarri nahi dut txoko honetara, jakin nahian zer iruditzen zaizuen: “Oraintxe egon naiz Jonerekin, eta esaten zidan berari ez zaiola iruditzen gaizki hitz egiten dudanik”. Ez zaituzte urduri jartzen horrelakoak entzuteak? Edo zeuen buruak horrelakoak esaten harrapatzeak?

19 Iruzkin

Juan Luis Zabala atalean