Asmoa

  • EIZIEk jarri du abian blog hau, egunero euskararen erabilerari buruzko testu bat argitaratzeko, xede gutxi-asko didaktikoz idatzia.
  • Egunero testu bat jartzeko, 31 lagunek idatziko dute, hilean behin.
  • Talde-blog bat izango da; zabala, irekia eta lankidetzazkoa. Hauek hartzen ditugu xede eta ezaugarri nagusitzat: ekarpenak egitea, gogoeta eta proposamenei zabalkundea ematea eta elkarrizketa sortzea.
  • Blogari bakoitzak askatasun osoa du nahi duen alderditik jotzeko: gogoeta labur bat egin, akats edo joeraren bat kritikatu, zerbait agerrarazi eta laudatu, erabileremu batean edo bestean arazotsu gertatzen diren hitz, esapide edo esaldi-moduak aipatu, ahozko hizkerako edo literaturako adibide edo baliabideren bat gogora ekarri…
  • Alor askotako kideak biltzen ahalegindu gara: irakaskuntzakoak, komunikabideetakoak, itzultzaileak, idazleak, ikertzaileak, hiztegigileak…
  • Euskarazko testugintzarekin zerikusia duen edonork egunero irakurriko duen atal bat izatea nahi genuke, eguneroko erreferentzia bat.

Goiko sei ildo horiek eman genituen 2012ko urriaren 15ean, bloga sortu zen egunean. Indarrean diraute bere horretan, eta oharren bat gehitu genezake (2013-12-12):

  • Blogeko lanak ez dira ordaintzen: ez ekarpenak, ez edizio-lanak.
  • Erantzunetan, ezinbestekoa da posta-helbide egiazko bat ematea.

Bloga Senez aldizkarian

EIZIEk argitaratzen duen Senez aldizkarian, ’31 eskutik’ bloga: urtebete auzolanean artikulua argitaratu dugu 2013ko urriko zenbakian.

Harremanetarako helbidea

31eskutik@gmail.com

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s