Izenburuak nahasbide

Itziar Diez de Ultzurrun Sagalà

Xabier Olarrak literatur lanen izenburuen itzulpenaz hiru artikulu mamitsu oparitu berri dizkigu plaza honetan, itxuraz sinple beharko lukeen gai baten koxka ugariren berri emanez. Artikulu sail horren lehen esaldia nire egin nahiko nuke, aproposa baita –hitz bat kenduz gero– gaurko gaiari heltzeko: «Izenburuaz agertzen denez edozein literatur lan mundura, arreta eta errespetu berezia merezi luke».

Itzultzaileoi aunitzetan gertatzen zaigu erdaraz izanen den ekitaldi, saio edo zernahiri buruzko informazioa euskaratu beharra, eta halakoetan sarri iruditzen zait arazotsu izenburua nola eman. Izenburua besterik gabe euskaratuz gero, maiz egin ohi den bezala, testuaren hartzaileak dena delako ekintza hori euskaraz dela pentsa dezake, ez bazaio nolabait adierazten, parentesi arteko ohar baten bidez-edo, zein hizkuntzatan izanen den saioa. Gaztelaniazko idazlariek, ordea, argi izaten dute nola jokatu eta, euskarazko saioren baten berri gaztelaniaz ematerakoan, beti eransten dute hizkuntzari buruzko informazioa, inor tronpa ez dadin.

Erabileretan dagoen asimetria horrek ongi erakusten digu zein den hemen hizkuntza ustez neutrala eta zein markatua. Halere, horrek arazoak sortzen dituelakoan, erdarazko jardueren izenburuak erdaraz emateko hautua hartua zutela azaldu zidan behin Iruñeko liburu-denda bateko arduradunak. Hautu egokia dela iruditzen zait, edo, bestela, erdarazko edozein ekitaldiren izenburua euskaraz emanez gero, parentesi artean erdara zehaztu beharra legokeela uste dut, interesa dutenek garbi jakin dezaten zein hizkuntzatan burutuko den eta geure buruari oroitarazteko ez dagoela hizkuntza neutralik ez hemen ez inon.

3 Iruzkin

Itziar Diez de Ultzurrun atalean

3 responses to “Izenburuak nahasbide

  1. Martin Rezola

    Azken hori iruditzen zait niri jokabide zentzuzkoena: hizkuntza berean badira emanaldi bat eta hari buruzko informazioa, ez da oharrik behar; hizkuntzak “gurutzatzen” direnean, ordea, egoki da oharra ipintzea(parentesi barruan edo parentesitik kanpo).

    Tokia: Hegoalde gizarte-etxea (Gasteiz)
    Ordua: 17:00
    Hizkuntza: gaztelania

    http://alea.eus/araba/1452257538011

  2. Itziar

    Guztiz ados zurekin, Martin; milesker zure artikuluaren berri emateagatik eta bi adibide horiek ekartzeagatik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s