Beldurra

Alfontso Mujika

(Gaurkoan, alde batera utzi ditut blog honetara ekarri ohi ditudan gai lehorrak, txikikeriei punta atera nahian ibiltze hori une batez bazterrean utzita.)

Bi urte. Laster bi urte beteko dira biriketako minbizi traidore batek betiko ostu zidala lankide lagun bat. Hil honetan, 57 beteko zituen.

Raymond Carver idazle estatubatuarra (1938-1988). Ipuinlari bikaina, eta poeta. Hura ere, betiko eraman zuen biriketako minbizi traidore batek. Harena da poema hau:

Beldurra

Beldurra polizia-auto bat etxe aurrean gelditzen ikusteari.
Beldurra gauean lo gelditzeari.
Beldurra lo ez geldit
zeari.
Beldurra iragana itzultzeari.
Beldurra orainak alde egiteari.
Beldurra gau hilaren isiltasunean jotzen duen telefonoari.
Beldurra ekaitz elektrikoei.
Beldurra masailean orban bat duen emakume garbitzaileari!
Beldurra txakurrei, hozka egiten ez dutela esan didaten horiei.
Beldurra antsietateari.
Beldurra hildako lagun baten gorpua identifikatu beharra izateari.
Beldurra dirurik gabe gelditzeari.
Beldurra gehiegi izateari, jendeak hau sinestuko ez badu ere.
Beldurra profil psikologikoei.
Beldurra berandu iristeari eta beldurra edonor baino lehen iristeari.
Beldurra nire seme-alaben idazkera gutun-azaletan ikusteari.
Beldurra haiek ni baino lehen hiltzeari, eta ni errudun sentitzeari.
Beldurra nire amarekin bizi behar izateari haren zahardadean, eta nirean.
Beldurra nahasmenduari.
Beldurra egun hau ukitu triste batekin bukatzeari.
Beldurra esnatu eta joan zarela konturatzeari.
Beldurra ez maitatzeari eta beldurra nahikoa ez maitatzeari.
Beldurra maitatzen dudana nik maite ditudanentzat hilgarri gertatzeari.
Beldurra heriotzari.
Beldurra luzeegi bizitzeari.
Beldurra heriotzari.

Hori jada esana dut.

* * * * *

Fear

Fear of seeing a police car pull into the drive.
Fear of falling asleep at night.
Fear of not falling asleep.
Fear of the past rising up.
Fear of the present taking flight.
Fear of the telephone that rings in the dead of night.
Fear of electrical storms.
Fear of the cleaning woman who has a spot on her cheek!
Fear of dogs I’ve been told won’t bite.
Fear of anxiety!
Fear of having to identify the body of a dead friend.
Fear of running out of money.
Fear of having too much, though people will not believe this.
Fear of psychological profiles.
Fear of being late and fear of arriving before anyone else.
Fear of my children’s handwriting on envelopes.
Fear they’ll die before I do, and I’ll feel guilty.
Fear of having to live with my mother in her old age, and mine.
Fear of confusion.
Fear this day will end on an unhappy note.
Fear of waking up to find you gone.
Fear of not loving and fear of not loving enough.
Fear that what I love will prove lethal to those I love.
Fear of death.
Fear of living too long.
Fear of death.

I’ve said that.

Iruzkin bat utzi

Alfontso Mujika atalean

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s