Helbidea eta egoitza

Maite Imaz Leunda

Gaztelaniazko domicilio euskaraz esateko, askotan, helbide erabiltzen da; zenbait kasutan onargarrria den arren, beti ez dira kideak izaten. Euskaltzaindiaren hiztegiaren arabera, helbidea norbaiten bizilekuaren adierazpena da. Lege-testuetara joz gero, ordea, badirudi gaztelaniazko domicilio terminoak leku fisiko bati egiten diola erreferentzia.

domicilio-DRAEDRAE

Para el ejercicio de los derechos y el cumplimiento de las obligaciones civiles, el domicilio de las personas naturales es el lugar de su residencia habitual, y en su caso, el que determine la Ley de Enjuiciamiento Civil.

Eskubideak egikaritu eta betebehar zibilak betetzeko, pertsona fisikoen egoitza da euren ohiko bizilekuari dagokion tokia, eta, hala denean, Prozedura Zibilari buruzko Legeak zehazturikoa.

Kode Zibilaren 40. artikulua

Cuando ni la ley que las haya creado o reconocido, ni los estatutos o las reglas de fundación fijaren el domicilio de las personas jurídicas, se entenderá que lo tienen en el lugar en que se halle establecida su representación legal, o donde ejerzan las principales funciones de su instituto.

Pertsona juridikoa sortu edo aitortu duen legeak, estatutuek edo eraketa-erregelek ez dutenean finkatu pertsona juridiko horren egoitza, ulertuko da pertsona juridikoak egoitza duela bere legezko ordezkaritza non izan eta bertan, edo bere eraketari dagozkion eginkizun garrantzitsuenak non bete eta toki horretan.

Kode Zibilaren 41. artikulua

1. Será castigado con las penas de prisión de seis meses a un año y multa de seis a diez meses el que entrare contra la voluntad de su titular en el domicilio de una persona jurídica pública o privada, despacho profesional u oficina, o en establecimiento mercantil o local abierto al público fuera de las horas de apertura.

1. Sei hilabetetik urtebeterako espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta sei hilabetetik hamar arteko isuna ere, pertsona juridiko publiko zein pribatuaren egoitzan, lanbide-idazgelan nahiz bulegoan edota jendaurrean zabalik dagoen merkataritzako establezimenduan zein lokalean, zabalik dagoen orduetatik kanpo, titularraren borondatearen aurka sartzen denari.

Zigor Kodearen 203. artikulua

domicilio fiscal

domicilio social

Beraz, zenbaitetan helbide hitza erabilita aparteko arazorik sortzen ez bada ere, badirudi gaztelaniazko domicilio terminoaren ordain egoitza egokiagoa suertazten dela lege-testuen kasuan, eta horixe dela finkatu samar dagoen terminoa. Hala ere, etxebizitza eta bizileku ere ikusten dira.

Cuando la notificación se practique en el domicilio del interesado, de no hallarse presente éste en el momento de entregarse la notificación podrá hacerse cargo de la misma cualquier persona que se encuentre en el domicilio y haga constar su identidad.

Jakinarazpena interesdunaren bizilekuan egin eta interesduna ez badago, bizilekuan dagoen edozeinek har dezake, nor den jasota uzten badu.

Administrazio eta Prozedura Legearen 58. artikulua

Si fuese necesario entrar en el domicilio del afectado, las Administraciones Públicas deberán obtener el consentimiento del mismo o, en su defecto, la oportuna autorización judicial.

Interesdunaren etxebizitzan sartzeko, herri administrazioek interesdun horren onarpena lortu behar dute edo, horrelakorik ezean, epailearen baimena.

Administrazio eta Prozedura Legearen 95. artikulua

Iruzkin 1

Maite Imaz atalean

One response to “Helbidea eta egoitza

  1. Legeak estututako hitzetatik hitz libreagoetara etorriz, beti iruditu zait oso fina iparraldean hilberria emateko duten modu hau: “Halako bere azken egoitzarat eramana izan da”. Ni baino jakintsuagoek esan beharko dute azken egoitza hori helbidea den, bizilekua den edo zer den.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s