Hiztegi terminologikoak

Maite Imaz Leunda

Hiztegi terminologikoak

Joan den otsailaren 11n Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 6 hiztegi trerminologiko aurkeztu zituen, besteak beste, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean (Miramon-Donostia).

Hiztegiak UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak eginak dira, entitate horrek Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin (HPS) Euskalterm Terminologia Banku Publikoa eguneratzeko eta elikatzeko izenpetutako kontratuaren barruan. Kontratua HPSk eta IVAPek finantzatu dute, bi erakunde horiek sinatutako hitzarmenaren bidez. Hiztegien lehenengo lanketaren ondoren, hiztegi bakoitzari dagokion gaian adituak diren kideez osatutako batzorde teknikoek aztertu dituzte, eta azkenik, Euskararen Aholku Batzordearen Terminologia Batzordeak eman die onespena. Terminologia finkatu, hedatu eta erabiltzeari buruz eta terminologiaren arloko lehentasunak ezartzeari buruz aholku emateko xedearekin eratu zen Euskararen Aholku Batzordearen barruan Terminologiako Batzorde-atal Berezia.

Hiztegiotan jasotako sarrera guztiak, paperean argitaratu baino lehenagotik ere (Terminologia Batzordeak onartuz geroztik) ikusgai zeuden Euskaltermen.

eusinboloak adierazten du termino jakin bat Terminologia Batzordeak onartutakoa dela.

Orain, paperean argitaratuta, eta batez ere, PDF formatuan erabilgarri ipinita webgunean, aukera daukagu hiztegiak bere osotasunean begiratzeko eta hiztegiaren lanketari buruzko informazio osagarriaren berri izateko: eremu-zuhaitza, parte hartu duten adituak, corpusa osatzeko erabili diren erreferentzia bibliografikoak…

Apatu nahi nuke Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen defentsa hiztegian jasangarri terminoa erabili dela, Ingurumen hiztegi entziklopedikoan egin zen modura:

kontsumo

Izan ere, hurrengo belaunaldien beharrak asetzeko aukerak arriskuan jarri gabe, oraingo belaunaldien beharrak asetzen dituen garapen ekonomiko eta soziala adierazteko, ingelesezko sustainable development terminoaren ordain gisa, Euskaltzaindiak garapen iraunkor terminoa hobetsi izanak, arazoak sortu zizkion Ingurumen hiztegi entziklopedikoa lantzen ari zen lantaldeari, eta gaia aztertzeko normalizazio-txostena egin ondoren, garapen jasangarri terminoaren alde egin zuen Terminologia Batzordeak.

Terminologia Batzordeak terminologiarekin lotura zuzenik ez duen lan berezi bat ere onartu berri du: Hizketa-ereduak. Lan horrek hainbat egoeratan erabili ahal izateko elkarrizketa-ereduak eskaintzen ditu. Terminologia-lana ez izan arren, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari garrantzitsua iruditu zitzaion, erabilera orokorreko eta hiztun guztientzat den horrelako lan baten kasuan, Terminologia Batzordearen kalitatearen bermearen marka jartzea. Horregatik eraman zuten Hizketa-ereduak Terminologia Batzordera, onespena eman ziezaion. Hau ere webgunean, PDF formatuan eskuratu daiteke baina, jakina, ez dago Euskaltermen kontsultagai.

Iruzkin bat utzi

Maite Imaz atalean

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s