Txistorraren usainean

Maite Imaz Leunda

Neguaren atarian, txistorra eta taloa buruan.

Honako galdera hau jaso dugu aste honetan Dudaneten: Nola idatzi beharko genuke: San Tomas, Santo Tomas, ala biak ondo daude?

Donostian ikasten ibili nintzen garaian, 80ko hamarkadan, abenduaren 21eko azokak markatzen zuen gabonetako oporren hasiera; garai hartan Santo Tomas esaten genion, gaztelaniaz zein euskaraz.

RAEren hiztegian azaltzen da santua adierazteko izen maskulinoen aurrean san erabiltzen dela, salbuespenezko izen jakin batzuen aurrean izan ezik. Salbuespen horiek –to eta –do silabekin hasten diren izenek osatzen omen dute.

santo

El adjetivo santo pierde su última sílaba ante nombres propios: san José, san Sebastián, san Pablo, salvo los que comienzan con las sílabas –to y –do (santo Tomás, santo Tomé, santo Toribio, santo Domingo)

Nueva gramática de la lengua española. Morfología y Sintaxis I. RAE 2009 (936. orr.)

Hala ere beti ez da horrela izaten; hor daukagu San Donato.

Euskaltzaindiak 2003ko martxoaren 28an onartu zuen San, santu, done eta besteren erabilera izeneko araua, eta garbi adierazten du San Tomas behar duela; santo toki eta herritarren izenak adierazteko ontzat ematen da euskaraz, baina ez santuak adierazteko.

8. Santo ere ez bedi erabil: San Domingo, San Tomas, San Toribio*.
*Santo duten toki eta herritarren izenetan (Santo Domingo, santodomingoar) forma hori ontzat emana da. Ikus 38. araua eta Hiztegi Batua.

Google-en begira ibili naiz Euskaltzaindiaren araua betetzen ote den ikusteko eta denetatik erabiltzen dela ikusi dut:

San Tomas

Abenduaren 21ean, Gabonen atarian bertan ospatzen da San Tomas. Azoka handiak egiten dira gaur egun ere egun horretan. Baserritarrek beren ortuariak eta animaliak saltzera eramaten dituzte. Baina ez saltzera bakarrik, XIII. mendetik hasita dokumentatuta dago maizterrek jauntxoei urteko zergak ordaindu behar eta Gabon inguruan zerga opariak egiten zizkietela. San Tomas egunean hirietan egiten diren azokak izaten ziren maizter-jabe askoren topalekua, eta ordainketa bera genero bidez egiten zen. Kasuan-kasuan animaliak (kapoiak, oiloak, untxiak), barazkiak eta dirua izaten zen.

Udazken eta neguko jai-ohiturak – Euskara

San Tomas jaia Euskal Herriko hiri eta herri askotan abenduaren 21ean —San Tomas egunez— egiten den baserritarren feria eta jaia da.

Wikipedia

San Tomas festa egun bakarrekoa da: abenduaren 21ekoa. Egun horretan Donostia landa-merkatuan eraldatzen da, eta txistorra da protagonista nagusia.

donostiakultura.com

Santo Tomas

Santo Tomaseko jai-egunak, euskal nekazarien munduaren zaporea Bilbora hurbiltzen du.
bilbaoturismo.net

Santo Tomaseko feria.
Barazki lehiaketa, elikadura postuak, txistorra dastamena, herri kirola.

hondarribia.org

Biak batera

santo1AEK

Hitz bakar batean:

Santamasak. Uste dut Arrasaten aspaldidanik erabiltzen dutela forma hau.

Aurtengo Santamasak ate joka!

Egitaraua aurkeztu dute, aurten hainbat berrikuntzekin, jai egun haundi hau disfrutatzeko

Arrasateko Udala

Santamasak.eus (Santamas komisiñuan web orrialdea)

Santotomasak

SANTOTOMASAK (abenduak 21)

Gabon jaien atarian egin ohi den festa-egun erakargarria dugu, neurri handi batean baserri munduari lotua. Barazki, fruta eta lore lehiaketak egin ohi dira eta herriko Enparantza Nagusian txozna ugari jarri ohi da.

Azpeitia.eus

Izango dira gabon atariko festa polit hori adierazteko modu gehiago ere, baina modu batera edo bestera esan, espero dezagun txistorrak on egingo digula.

Iruzkin bat utzi

Maite Imaz atalean

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s