Lehenik, esan…

Patxi Petrirena Altzuguren

Lehenik, esan joera hau berri samarra dela. Bigarrenik, esan, ez duela heldulekurik euskaraz. Amaitzeko esan, gaztelaniaz ere txartzat joa dela (gaztelaniatik etorria baitugu, antza).

Bai, esan aditza aurreko hiru esaldi horietan bezala erabiltzeaz ari naiz. Nahi baino maizago irakurtzen ditugu halakoak, eta entzun ere entzuten ditugu, hala aurkezpen eta hitzaldietan nola zenbait albiste-emankizunetan ere.

Ez dago asko bilatu beharrik Interneten «lehenik, esan» eta «azkenik, esan» hauek aurkitzeko:

  • Azkenik, esan erdaldun elebakarren nagusitasuna erabatekoa dela…
  • Azkenik, esan, mugak ez direla…
  • Azkenik esan, 70. hamarkadaz gero, bi ildo nagusi ireki direla…

Aditza horrela emanda, aginduzko esaldiak egin ohi ditugu euskaraz. Adibidetzat jarri ditugunetan, ordea, agindurik ez dago, eta beste adierazpide batzuk ditugu espero izatekoak: «esan dezagun», «esan nahi nuke», «esan beharra dago», «esan dezadan»…

EITBren Albiste-testu bikainak lanean jasoa dago ohar hau («kontuz esapide okerrekin»), albisteen arteko loturak egiteaz ari dela:

  • *Esan, Osasuna ere lanera itzuli dela, astebetez jai egin ondoren.
  • Esan behar dizuegu Osasuna ere lanera itzuli dela, astebetez jai egin ondoren.

Gaztelaniatik datorkigunez, itxuraz, halako itzuliak egiteko joera, komeniko zaigu jakitea gaztelaniaz ere txartzat joak direla esapideok. Hona zer dioen Nueva gramática de la lengua española eskuliburuak (RAE, 2010, 509. or.).

«Se recomienda evitar el uso del infinitivo con los verbos decir, señalar, indicar y otros similares en los contextos en los que se introduce alguna información dirigida a alguien, como en Señores, informarles (de) que… o Por último, decir que… en lugar de Señores, les informo (de) que… o Por último, quisiera decir que…, entre otros ejemplos similares.

Fundeuk ere jasoa du gomendioa, eta sarean zabaldua duela pare bat urte: «Infinitivo: por último, cabe señalar…, mejor que por último, señalar…».

Iruzkin bat utzi

Patxi Petrirena atalean

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s