Zuzendu, mesedez

Martin Rezola Clemente

Alaba txikia haserre antzean etorri zaigu etxera. Notak eman dizkiete, eta euskaran 7,9 atera du bakarrik.

—Nota ona da —esan diot—. Ez kezkatu.

—Aita, si da nire hizkuntza!

Saiatu naiz azaltzen baietz, bere hizkuntza dela… etxean, guraso eta ahizpen artean, baina ez amonarekin, osaba-izebekin, ezta ere ikastolako patioan, lagunekin, atletismoan, musikan, marrazketan, ikusten dituen pelikuletan, Ipadean… Txepetxena esplikatu diot, esanez tipulak bezalakoak garela eta geruza asko ditugula. Eta, bide batez, esan diot ez dela esaten «si da nire hizkuntza», baizik «nire hizkuntza da-eta». Eta zuzentzea oso ohitura ona dela, eta nik asko ikasi dudala egin izan dizkidaten zuzenketei esker, nahiz eta orain, nik ez dakit zergatik, modan jarri den zuzenketaren kontrako jarrera. Eta, noski, jakin behar dela noiz eta nola zuzendu, baina munduko toki eta hizkuntza guztietan praktikatzen dela (egiteko proba, bestela, hurrengo familia-bazkarian «se me ha rompido» esaten, erreakzioak ikusteko).

Ez dut uste arreta handirik jarri dienik nire azalpenei. Orduan, bere ahizparekin liskartu da bat-batean, eta errieta egin diot…

—Aita, si ez diot egin ezer ez! Bera hasi da!

Iruzkin bat utzi

Martin Rezola atalean

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s