Ludia eta xedapenak

Maite Urkia Inza

Aurreko astean bisitan izan nuen lagun batek, nire liburu bakan edo bakanduetan ikusmiran zebilela, aspaldiko garaietan ikastolan ibili genuen liburu bat atera zuen apaletik: Xabiertxo, Lopez-Mendizabal’dar Ixakarena (laugarren argitaldia, 1970ekoa, asko erabili izanaren arrastoak dituena, eta bosgarrena, 2003koa).

Biok ere memoria fotografikoaren antzeko zerbait sentitzen dugu liburu horretako orriak pasa ahala marrazkiekin topo egitean. «Jaungoikoa da gauz guztien egilea», horrela hasten da, eta bukaera aldera, «Ene ume maiteak: ikasi itzazute euskel-abestiak. Ayetxek dira zuen biotzaren samintasunak, zuen pozak, zuen atsegiñak ondoen azaltzen dituztenak».

Beste garai batzuk ziren (1923an azaldu zen lehen aldiz Xabiertxo; arreba ere bazuen mutiko hark, Iziartxo), ortografia artean finkatu gabea baina, hala ere, liburu polit eta irakurterraza da («ume ondo eziak» ateratzeko agertzen diren ideiak gorabehera). Beharbada liburu horretantxe ikusiko nuen lehenengo aldiz Euskal Herriaren mapa, zazpi probintziaz osatua, eta halaxe ezagutu nuen, orobat, Elkanoren bidaia («Elkano euzkotaŕa izan zan ludi guzia lenbizi inguratu zuena»).

Giro hartan ikasi genituen gu ikastolara bidaltzeko nahia eta adorea izan zuten gurasoentzat berriak edo ez-ohikoak ziren hitz haiek guztiak, azkenean bakarren batzuk berenganatu bazituzten ere: ludia (mundua), orlegia (berdea), idatzi, irakurri, ulertu, ingia (papera), ingurraztia (koadernoa), arkatza, axota, izparringia (periodikoa), izadia, bultzia (trena), urrutizkiña (telefonoa), urrutikuskiña (telebista), akeita (kafea), berebila, espetxea, idatzi, (h)izkia, abestu, sendia, zenbakia…

Gure hizkuntzaren historiako adibide batzuk dira, eta joandakoak joan diren arren, gelditzen dira arrasto batzuk han-hemengo memorietan, kandelatxoak bezala.

Baina orainaldi honi begiratuta, administrazioko testuak itzultzen hastearekin batera, ordura arte ezezagunak genituen hainbat hitz agertu zitzaizkigun, nahiz eta ez dakidan nondik: ebazpena, xedapena, esleipena, helegitea, kudeaketa, sustatzea, ezestea, ingurumena, baliabideak, aniztasuna, hitzarmena, ustiatu, eginbidea, kontseilaria, araubidea, hornidura, zehapena…

Erabiliz erabiliz, ohikoak bihurtu zaizkigu, eta ia ematen du gure lehen hitzekin batera geureganatu genituela. Dena den, ez dut uste halako hizkerarekin batere ohituta ez daudenekin natural ateratzen zaizkigunik, ez behintzat gaur-gaurkoz. Ingurune eta erregistro kontua, eta enara asko behar oraindik udaberrian.

Iruzkin bat utzi

Maite Urkia atalean

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s