Erakunde

Maite Imaz Leunda

Euskaltzaindiaren hiztegiaren arabera, erakunde hitzak adiera hauek ditu:

1. iz. Estatuak edo nazioak, bere burua gobernatzeko edo egiteko funtsezkoenak bideratzeko eratzen dituen elkarte nagusietako bakoitza.

2.  iz. Gizartean egiteko bat betetzen duen elkarte egituratua.

Gaztelaniaz lau termino behintzat erabiltzen dira mota horretako antolaketa edo egitura adierazteko: institución, organismo, entidad eta ente.

Hona DRAEk nola dituen definizioak:

institución.

3. f. Organismo que desempeña una función de interés público, especialmente benéfico o docente.

4. f. Cada una de las organizaciones fundamentales de un Estado, nación o sociedad. Institución monárquica, del feudalismo.

7. f. pl. Órganos constitucionales del poder soberano en la nación.

organismo.

3. m. Conjunto de leyes, usos y costumbres por los que se rige un cuerpo o institución social.

4. m. Conjunto de oficinas, dependencias o empleos que forman un cuerpo o institución.

entidad.

1. f. Colectividad considerada como unidad. Especialmente, cualquier corporación, compañía, institución, etc., tomada como persona jurídica.

ente.

3.      m. entidad ( con personalidad jurídica, particularmente si se halla relacionada con el Estado). Ente público Radiotelevisión Española.

Euskaraz erakunde da gehien ikusten den forma.

erakunde1

erakundex

erakunde3

Baina beti izaten dugu behar adinako zehaztasunez itzultzen ari ote garen, generikoegia den hitz bat erabiltzen ari ote garen zalantza, ez baitakigu gaztelaniaz institución, organismo, entidad eta ente zehatz-mehatz zer diren.

Eta bestelako ordainak ere ikus daitezke:

erakunde4

Gaztelaniaz ente, entidad eta organismo termino berezitu gisa erabiltzeko premia justifikatua ote dagoen ikusteko, legediak zer dioen begiratu behar dugu. Euskal Administrazio Publikoaren Lege Proiektuaren II. tituluan (33. artikuluan) ageri da Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren sailkapena. Eusko Jaurlaritzak ez zuen lege-proiektu hori Eusko Legebiltzarrera eraman, oposizioaren babesik ez zuelako, baina beste proposamen bat prestatzen ari da orain.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa: administrazio orokorra

1. Administrazio Instituzionala.

1.1. Erakunde —edo organismo?— autonomoak (organismos autónomos)

1.2. Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak (entes públicos de derecho privado)

2. Administrazio instrumentala edo erakunde instrumentalak (entes instrumentales)

2.1. Sozietate publikoak (sociedades públicas)

2.2. Fundazioak (fundaciones)

2.3. Partzuergoak (consorcios)

Ez dirudi euskarazko ordainak ematerakoan erakunde instrumentalek arazorik ematen dutenik; zalantza administrazio instituzionalari dagozkion terminoek eragiten dute. Lege-proiekturen sailkapen hori kontuan hartuta, banan-banan izendatu behar direnean, eta erreferentzia argikoak direnean, kasu bakoitzean dagokiona itzultzeko modua izango dugu; organismo autónomo erakunde autonomo eta ente público de derecho privado zuzenbide pribatuko erakunde publiko. Eta izen osoa azaldu beharrean organismo bakarrik ageri bada? edo ente bakarrik? Horrelakoetan euskaraz izen osoa eman beharko genuke, argi gera dadin zeri egiten dion erreferentzia (erreferentzia argikoa denean nolanahi ere).

Kontua da erreferentziak askotan ez direla argiak izaten. Sailkapenak ere ez dira uniformeak izaten administrazio batean eta bestean. Eta sailkapenak bat ez datozenez, abokatuek hiru forma modu generikoan eta erreferentzia argirik gabe erabiltzeko joera izaten dute maiz, badaezpada, ezer ez uzteko kanpoan. Adibidez:

Cualesquiera entes, organismos o entidades con personalidad jurídica propia, que hayan sido creados específicamente para satisfacer necesidades de interés general que no tengan carácter industrial o mercantil (…)

Zer egin horrelakoetan? Erakunde bakarrik erabili modu generikoan? Mimetismoz jokatu eta maileguak hartu, modu generikoan erabilita daudela jakin arren? Maileguak erabiltzekotan, zein? Hirurak? Hiztegi Batuak jasotzen dituenak (organismo eta entitate) bakarrik?

Iruzkin 1

Maite Imaz atalean

One response to “Erakunde

  1. Bakartxo Arrizabalaga

    Besteen alorra berdeago ikusteko ohitura dugu eta espainolez dena argi eta garbi, dena txukun, dena termino zehatz eta unibokoak direla ustekoa, baina gauzak ez dira horren argiak izaten eta mimetismoz jokatuz gero, haien saltsetan nahasten gara; euskaraz bi hitz diren tokietan maiz gertatzen da erdaretan bakarra edo batere ez edo lau izatea; ez dut uste arazoa larria denik elkar uler dezagun. Ez dut uste nahasgarriagoa denik Greenpeace Gobernuz kanpoko erakundea dela eta Emakunde erakunde publikoa dela esatea, gaztelaniaz zerbait organismo público bat dela eta bestea organismo genéticamente modificado bat dela esatea baino.
    Bakartxo

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s