Gizon abeslari burusoila

Bakartxo Arrizabalaga Labrousse

Ohiko esana da euskara ez dela sexista, gizakien arteko generoa –politikoki zuzenaren garaiotan «sexua» esatera ausartuko ote?– markatzen ez duelako.

Sexista izatea, hizkuntzen ez, baina hizkuntzen egile eta garatzaile garenon gaitasuna dela kontuan harturik, hizkuntzen gaitasun horretaz erraten dena gizartera ekarririk ulertu behar da, noski. Hartara, euskararen sexista ez izate hori seinalatzen dutenak euskaldunon gaitasun bat ari dira goraipatzen, nonbait, gora gu eta gutarrak!

Dena den, ez gu eta ez haiek, ez gurea, ez eta besteak ere, ez nituzke inolaz ere kalifikatu nahi; jokamolde sexistak, ezagutzen ditugun gizarte orotan gertatzen dira eta, adierazte moldeak desberdinak izanik ere, gizarteon barne-barnean den fenomenoa dugu.

Generoa edo sexua markatzen duten hizkuntzen sexismoa ez da markatzeagatik beragatik adierazten, ez da markatzea bera sexista; markatze moldean agertzen da sexismoa, hau da, markatzerakoan agerira sortzen dira hizkuntzaren egile kolektiboaren –eta banakoaren– ikusmolde sexistak.

Gizakien arteko generoa markatzeak, maiz, emakumeak agerrarazten ditu, nabarmendu gabe, hau da, gizonezkoen parean eta ez emakume gisa nabarmendurik: «La colonelle a ordoné = Le colonel a ordoné», «La reina ha dicho = el rey ha dicho»   Salbu hitz horiei esanahi desberdina ematen bazaie, generoaren arabera, hau da, «rey, reina = erregetza duena» izan ordez, «rey = erregetza duena» eta «reina = erregearen emaztea» egiten bada; hor femeninoaren esanahi bikoitza nahasgarri eta gure gizarteen nahasmenaren adierazle gertatzen da, generoa ez baita hor gauzetan bezalaxe gertatzen (argi da ez direla ber gauza «trabajar el acero» eta «trabajar la acera»).

Euskaraz, aldiz, «Cantatrice» eman nahi eta emakumea desagerraraztearen eta nabarmentzearen arteko ezinbesteko hautua agertzen zaigu.

Bazebilen aspaldi kontakizuntxo bat, non kirurgialari batek semeari ebakuntza egiten ziola kontatzen baitzen, semea lehendik aitagabea zela esana zelarik ere… gauza arraro hura nola posible zen galdetzen zen eta asmakizuna jende gehienentzat asmagaitza izanik ere, euskarazko bertsioan gertatzen zen inguruko bi erdaretan –genero markadunak– baino ilunagoa. Denborak eta medikuntzaren feminizazioak asmagarriagoa eginen zuten, segurki, asmakizun hura –aspaldi ez dut halako probarik egin, baina erranen nuke, egun, asmatzeko anitzez errazago litzatekeela–, hizkuntzen beraien bilakaerari batere kasu egin gabe ere. Abeslariaren kasura etorririk, tituluan bezala jokatuz gero, abeslari dena emakume bihurtzen da, gizon ez bihurtzeko asmotan. Horrek bi maila desberdinetan ezartzen ditu emakumeak eta gizonak, bigarren hauek bi gauza izateko aukera baitute, gizon nola abeslari, eta emakumeak, aldiz, emakume besterik ez, emakume izate horretara bidaliak dira (gara). Hor ikusten da euskaraz ere, neutroa maskulino dela, ez gramatikalki, baina bai ideologikoki, gainerako hizkuntzetan bezala.

9 Iruzkin

Bakartxo Arrizabalaga atalean

9 responses to “Gizon abeslari burusoila

  1. Erramun Gerrikagoitia

    Nic lehenbizico phrasean izan ditut difficultateac ulertzeco phrasea eta hortacoz behar izan dut reiracurri, bitan baino guehiagotan. Guero ez dut seguitu lehen phrase hortaric aitzina.

    Ohiko esana da euskara ez dela sexista, gizakien arteko generoa –politikoki zuzenaren garaiotan «sexua» esatera ausartuko ote?– markatzen ez duelako.

    Ohiko esana da euskara ez dela sexista, zeren ez bait-du markatzen gizakien arteko generoa (generoa gizakien artean) –politikoki korrektuaren garaiotan «sexua» esatera ausartuko ote?–.

  2. Erramun Gerrikagoitia

    Ahaztu zait lehen erraitea, remarcatzea ezen ez ditugu erabili nahi recursuac ditugunac escura, escu-escura.

  3. gilentxo

    Hasi naiz pentsatzen ezen agian etorkizun hurbil batean Euskaltzaindiak beharko duela berrikusi bere 50. araua, eta, lehenetsirik pertsonen arteko berdintasuna tradizioari eta hitzak eratzeko legeei, honelako izenak erabiltzeari bide eman:

    komisari, milionari, notari, proletari, sekretari…

  4. Erramun Gerrikagoitia

    Gilen

    Ulertzen dut ze zuc hemen

    lehenetsirik pertsonen arteko berdintasuna tradizioari eta hitzak eratzeko legeei

    nahi duzula adierazi

    lehenetsirik pertsonen arteko berdintasuna respektuz (edo aitzi, edo zeozer antzeco) tradizioa eta hitzak eratzeko legeak

    Lehenesten da prefosta zeozer respectuz beste zertsu edo zertsuc.

    Nic holan ulertu dut zuc diozuna. Hola date, erraguzu, erradazu.

  5. gilentxo

    Bai, hala da, Erramun. Eredu hartu dut Emmanuel Intxausperen esaldi hau:

    Lehenetsi duzu Birjinitatia, Jinkoaren Ama izateko loriari

    Obra honetan dago: Maria Birjinaren Hilabetia (1894).

  6. Erramun Gerrikagoitia

    Ongui dago, Gilen, hori nahi nuen jaquin zeren da nic uste nuena. Hori phrasea e Intchauspe

    Lehenetsi duzu Birjinitatia, Jinkoaren Ama izateko loriari

    ongui dago eta ezin da deus atchaquiatu baina nic dut ikusten bi coxca hor. Ezen, bat ez dala asqui funtionala -ezen coxca principala- eta dudala susmoa dala calcoa frantzesaren zeina berez ez da deus tcharric. Esaten ahal dugu copiatuz structura hori esateraco

    Lehenesten dut ardoa, urari.

    Apparte utziric dela edo datequeela structura hartua tik frantzesa zeina errepicatuz goragocoa ez da deus tcharra, diodan ere errepicatuz dala hori mezua sobera guti communicativoa ezen ba duela alternativoqui auquera communicativo hobea, esateraco

    Lehenesten dut ardoa respectuz ura.

    Nic uste ezen hau auquerea da anhitzez hobea edozein euscaldunentzat eta baita indudablequi iracurlearentzat visualqui ere. Berba batean biac, phrase biac direla correctu baina bata hobea ezi bestea informativoaqui eta ere visualqui noiz behar dugun iracurri.

    Zuc nola duzu ikusten?

  7. gilentxo

    Bai, egia, egitura hori kalkoa da, ez soilik frantsesarena, zeren antzekoa da gaztelaniaz, ingelesez, italieraz eta abar.

    Egia da, halaber, hobeto funtzionatzen duela erabilirik partikula iragarle bat (erdaren preposizioek iragartzeko ere balio dute), dela zuk taxututako hori (‘respektuz’), dela euskararen tradizioan errotutako besteren bat, esaterako:

    Lehenetsi duzu Birjinitatia ezen ez Jinkoaren Ama izateko loria

    non lehenetsi duzu uler baitaiteke ‘nahiago izan duzu’ bezala.

    Ildo berean:

    lehenetsirik pertsonen arteko berdintasuna ezen ez tradizioa eta hitzak eratzeko legeak

  8. Erramun Gerrikagoitia

    Nic ere nola zuc Gilen lehenesten dut eta hartzen naturalago “ezen ez” ezi “respectuz”. Al dezagun ikas eta avantza.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s