Amasako sega-apustua

Irantzu Epelde Zendoia

[1] Amasa-n sega-apostu bat jokatu zan. Segalariak, bata liberala ta bestea karlista omen ziran.

Ta juzkalariak (“terzeruak”), geyago ebaki zuana beretakoa, liberala, etzalako, tranpa eginda besteari eman zion jokua.

Ortatik ixkanbilla latza sortu zan, ta apostulari oyetako bati andregayak despeira eman zion.

Orduan gure aitarengana etorri zan, andregayak nola utzi zuan eta Ameriketara zijoala bertsoetan jartzeko esanaz. Bai jarri ere gure aitak.

Bertsoetan auxe jarri-azi zion aitari:

“jakin naiko det nola zeraden
etortzen banaiz bizirik”.

Ta esan bezela, etorri omen zan atzera, bañan ordurako neska ezkondua zan, da ezkontza txarra egiña omen zan gañera.

Nik ez nuan mutil ori ezagutu.

__________

BERTSOAK

Bildurrik gabe esango det nik
egin nuben pekatua,
Santio-mendin sega-apostu bat
ortxen dago jokatua,
guk belar geyo ebaki eta
bestiai eman jokua,
egun ura zan, bai, neretzako
oso deskalabratua.

Bildurrik gabe nik esango det
pasatu zaigun guziya,
lagun artian koleratuta
nintzan izketan asiya,
uste det bada esan nuela
gauz bat ondo mereziya,
egun orretan izan genduben
erremateko auziya.

Andik urrengo nere pausuak
ziran andregayagana,
atia jo det, aita leyora,
gero alaba eta ama:
“Zu al zerade asarretuta
bullan ibilli zerana?
oyekin orla biar badezu
ez arrimatu nigana”.

Errespuesta nik eman niyon:
“Aizazu, dama gaztia,
ez nuan uste modu orretan
desanparatzen astia,
zurekin nere oraindañoko
itzak onela eztia,
borondatia kunpli dedilla
merezi badet uztia”.

Puntara fiña ez da izaten
erroparen ilbanua,
kulparik gabe utzi bearrak
ematen zidan damua,
ezaguturik borondatia
etzendukala sauna,
zure despeirak irazekita
Amerikara banua.

Barku batian enbarkatu naiz
parientiak utzirik,
beti orrela ibilli gabe
alkar ezin ikusirik,
gure Jainkoak irixten badu
nigana alako grazirik,
jakin naiko det nola zeraden
etortzen banaiz bizirik.

Adios nere aita ta ama,
zuek zerate aurrena,
senide edo parientiak,
andregayari urrena,
konsuelorik bate ez daukat,
triste da nere barren,
zuek utzi ta juan biarrak
neri ematen dit pena.

[1] Pello errotak jarritako bertsoak bere alabaren argibideakin (Argibideak: Mikela Elicegui. Bilduma: Antonio Zavala). 1963. Auspoa liburutegia, 33. (35-38. orr.).

Iruzkin bat utzi

Irantzu Epelde atalean

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s