Ezkanitzen sortua

Miel A. Elustondo

Noiztenka testuren bat itzuli ez baina zuzentzea gertatzen da gurean. Lan gaitza liteke, liteke errazena ere. Horietakoa da ondoren paratuko duguna: gaitza izanagatik ere, erraza ere bada. Bihirik ez ukitzea, bere horretan uztea erabakitzea da onen.

Komiki baten gidoiarekin batera heldu zitzaigun testua Dani Fano ilustratzailearen eskutik. Asisko Urmeneta da egile. “Etnolingus” darama izenburu, eta Koldo Artolaren Ziorditik Uztarrozera liburutik hartua da. Arantzadi Elkarteak argitaratua 2014n.

Antologikoa.

—Izena?

—Xeledonia Barrinagaerrementeriaurionabarrenetxea

—Non sortu zinen?

—Ezkanitzen

—Non?

—EZKANITZ! Irurozkitik goitik, Elkoatzera gabe, hor berean, eskumatra… Denboraz berrahun jente, eta orai ordea… Bortz…

—Bost biztanle…

—BORTZ AXOLA herri porkeria hartaz!!!  Bi xahar, hirur oilo… Leher egin bezate!

—Eta noiz galdu zen euskera?

—GALDU? Ekendu egin juen, ekendu!

—Baina zu ez zara Eskamitzen bizi…

—PREFOSTIA! Ameriketara fan nindian, ezkapi! Praube bizi gintian, praube: babak armozatzeko, babak baskaiteko, eta ahualtzeko…

—Txitxirioak?

—Ze zitzi eta zitziburduntzi! BABAK !

—Babek indarra ematen omen dute…

—KAKA HIRE! Sar’tzak uzkizilotik indarra nahi baduk!

—Beno, eta… konta ezazu Idahoko bizitza…

—Aida! Jo! Euskaldunen artean, liho batean…

—Liotan?

—LIÑUE!!! Sanababitx!!!

—Eta kontatzen ahal duzu nola egiten zenuten linua?

—Eraikitzen zuta zemendien, eta jayo ondorean zaborra atratzen zakiyon…

—Zitzaion?

—ZAKIYON!!! Eta orduan florea, xuri-xuria, pollita! Gero liliak botatzen juan hazia… Eta maz batekilan JO-TA KASKA! Dena joka: TRAKA-TRA TRAKATRA-TRA!!! Gero sartzen ginakokan makil haunnnndi bet, eta bueltak emanda eman gelditzen zuan fiiiiiiin fin-fin fiña. Zenbat luze izain zian makil harek… Otxenta zentimetro, edo metroa igoal…

—Tia Cele, cante aquella copla tan bonita al chico!

—Sar balakio urde sortu behar gabe horri !!!

—Esa no, la otra…

—Eta hola lixtua emannnda txulo txipia estaltzen gunian. Eta lixiba egosirik zagolarik…

—Maindire lehun-lehunak …

—Earki bustiak ba! Miss Mihise diaitzen zireteta Kanadako mugaraino.

Iruzkin bat utzi

Miel A. Elustondo atalean

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s