Herri Ogasunaren Hiztegia

Maite Imaz Leunda

Blog honetan parte hartzea onartu nuenean, pentsatu nuen leku egokia izan zitekeela hau terminologia-arloan egiten ditugun lanen berri emateko, bai Terminologia Batzordean onartzen ditugun hiztegiena eta baita IVAPeko Itzultzaileen Zerbitzu Ofizialeko (IZO) Terminologia Atalean Dudanet bidez erantzuten ditugun termino puntualena ere. Ni 2011ean bihurtu nintzen Terminologia Batzordeko kide, IZOko Terminologia Atalaren ardura hartu nuenean, eta ikusirik, bertan egiten den lana erdi ezkutuan gelditzen dela, eta errezeloak ere sortzen dituela, legegintzaldi honi dagokion aldi hasi berrian (2014-2016) orain arte egindako lanen berri ematera nator.

Euskaltermera 2015ean sartu diren hiztegi terminologikoen artean Herri Ogasunaren Hiztegia dago (Norbaitek pentsa lezake txantxa dela baina ez da hala). Sarrera bat Terminologia Batzordeak onartutako forma dela adierazten duen ikurra Euskaltermen hau da:

eu

Hiztegiko sarrerak Euskaltermen sartuta egon arren, hiztegia bere osotasunean oraindik ez dago ikusgai pdf formatuan, aurretik landutako hiztegiekin batera; argitalpenari begira prestatzen ari dira hiztegia, baina oraindik maketatu gabe dago.

Espainiako legedia orokorraz gain, Euskal Autonomia Erkidegokoa eta Nafarroakoa izan dira hiztegirako corpuserako kontuan hartu den dokumentazioa.

Blog honetan jorratu izan ditugun gai batzuk gogora ekarriz, aipatu nahi nuke errebokatze sarrera definizioduna sartu dela.

errebokatze

Definitu dira, halaber tributu, tasa eta zerga.

tributu

zerga

tasa

Terminologia Batzordeak onartuta, Euskaltermera 2015ean sartu diren hiztegien artean daude, baita ere, Mendizaletasuna Hiztegia, Merkataritza eta Marketin Hiztegia eta Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen defentsa hiztegia.

Iruzkin bat utzi

Maite Imaz atalean

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s