Higuina akuilu II (edo #euskaraakastasunez)

Borja Ariztimuño López

Jatorrizkoa gaztelaniaz pentsatua izatea, itzuli duenak euskara ez menderatzea (berak kontrakoa uste izan arren), norberaren lanean axolagabe jardutea… Hainbat arrazoi ekar litezke idazpuru, eskuorri eta bestelako testu laburretako itzulpen okerrak zuritzeko; bakar bat ere ez onargarri.

Tamalez, uste baino gehiagotan gertatzen dira halakoak (zer esango dizuet zuei, blog honen ohiko irakurleoi), gaizki itzultzea ez baita gramatika-akatsak egitea bakarrik; ondo itzultzea hitzez hitz, sintagmaz sintagma, bana-banako ordainak ematea baino gehiago baita.

Ez dut iruzkinduko ondoko testua, ez eta nola itzul litekeen euskal sen handiagorekin, bereziki euskarak berezko duen elipsirako joera eta gaitasunaren bitartez (egoki erabiliz gero, jakina); zuen esku:

GUIA “no te (lo) pierdas”

ez (ezazu) galdu” GIDA

(Gipuzkoako Campuseko Biblioteka, UPV/EHU, Donostia)

Arazoa, maluruski, mezuen eduki linguistiko hutsetik haratago doa, eta nabarmen uzten du, berriro ere, gaztelaniazko (sorburuko) bertsioarekiko morrontza; ikus:

PLANTEMOS
CARA

AURRE
EGIN

(Gazte KomunistakJuventudes Comunistas)

Baina ez pentsa soilik erakunde publikoak eta marxistak ditudanik jomugan eta gaitzesgarri; ez. Ustezko “sozialista” zenbaitek ere badute merezimendurik, hizkuntzaz bezainbat edukiz, hain lotsagarri. Pse…

Bego.

2 Iruzkin

Borja Ariztimuño atalean

2 responses to “Higuina akuilu II (edo #euskaraakastasunez)

  1. Erramun Gerrikagoitia

    Nic ba daquit ze ni ez naiz minimoqui aditua forum hontan baizic naiz albotic so cucuca dabilen iracurle interesatua. Baina buruz aguerturico bi exempluac buruz concretuqui 2.a’ zait iruditzen total normala itzulpena, hara

    Plantemos
    CARA

    Aurre
    EGIN

    Nic ez dut ikusten an itzulpen hori’ deus comentagarriric, deus tcharric edo anomaloric. Inorc argui baleza.

  2. Erramun Gerrikagoitia

    Da, antza, lar itcharotea, izatea erantzuna planteatu denari. Orduan eztaquit zergatic dan planteatu. Tira.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s