La bohème

Irantzu Epelde Zendoia

Montmartreko bohemio biziera azaltzen duen kanta, nere itzulpen librean.

 

 

Je vous parle d’un temps Garai hartako kontuak
que les moins de vingt ans hogei urtetik beherakoek
ne peuvent pas connaître, ezin ezagutu,
Montmartre en ce temps-là Montmartren garai hartan
accrochait ses lilas lilak zintzilik han-hemen
jusque sous nos fenêtres. gure leiho azpietaraino dilindan.

Et si l’humble garni Eta gure estudio moduko gela arlote hartan
qui nous servait de nid gure habian
ne payait pas de mine gela itxura-txar hartan
c’est là qu’ont s’est connu hantxe ezagutu genuen elkar
moi qui criait famine ni, goseak amorratzen
et toi qui posais nue. eta zu, biluzik paraturik.

La bohème, la bohème La bohème, la bohème
ça voulait dire “on est heureux”. horrek esan nahi zuen zoriontsu ginela.
La bohème, la bohème La bohème, la bohème
Nous ne mangions qu’un jour sur deux. Bi egunetik behin bakarrik jaten genuen.

Dans les cafés voisins Inguruko kafetegietan
nous étions quelques-uns gutarteko zenbaitek
qui attendions la gloire ospea genuen amets
et bien que miséreux eta guztiz behartsu baginen ere
avec le ventre creux urdaila huts-hutsik bagenuen ere
nous ne cessions d’y croire. beti uste izan genuen noizbait etorriko zitzaigula ospe hori.

Et quand quelque bistrot Eta tabernaren batek
contre un bon repas chaud jateko beroren baten truke
nous prenait une toile, margolanen bat edo beste hartzen zigunean,
nous récitions de vers bertsoak errezitatzen genituen
groupés autour du poêle,  berogailuaren inguruan piloan,
en oubliant l’hiver. negua ahaztu ere egiten genuela.

La bohème, la bohème La bohème, la bohème
ça voulait dire “tu es jolie”. horrek esan nahi zuen ederra zinela.
La bohème, la bohème La bohème, la bohème
et nous avions tous du génie eta talentua genuen denok.

Souvent il m’arrivait Askotan gertatzen zitzaidan
devant mon chevalet pintatzeko astoaren aurrean
de passer des nuits blanches, burua hutsik pasatzea gauak,
retouchant le dessin marrazkiari ukituak egiten
de la ligne d’un sein, oraintxe bular baten soslaian,
du galbe, d’une hanche. oraintxe aldaka baten inguruan.

Et ce n’est qu’au matin Eta hurrengo goiza arte ez ginen jarri ere egiten
qu’on s’asseyait enfin azkenean, biharamunean, kafesne krematsu baten aurrean
devant un café-crème neka-neka jartzen ginen arte
épuisés mais ravis leher eginak, baina zoriontsu
fallait-il que l’on s’aime elkar maitatu beharra genuen
et qu’on aime la vie. eta bizia maitatu beharra.

La bohème, la bohème La bohème, la bohème
ça voulait dire “on a vingt ans”. horrek esan nahi zuen hogei urte genituela.
La bohème, la bohème La bohème, la bohème
Et nous vivions de l’air du temps. hutsaren hurrengoarekin bizi ginen.

Quand au hassard des jours Denboraren buruan
je m’en vais faire un tour orduko helbide zaharrera
à mon ancienne adresse itzuli bat egitera joan,
je ne reconnais plus eta ez ditut ezagutu ere egin
ni les murs, ni les rues qui ont vu ma jeunesse. nere gaztaroa joaten ikusi zuten murruak, kaleak.

En haut d’un escalier Eskailera baten goienean
je cherche l’atelier orduko lantegiaren bila nabil
dont plus rien ne subsiste. orain ez da hartatik deus gelditzen.
Dans son nouveau décor, Itxura-berrituta,
Montmartre semble triste triste ageri da Montmartre
et les lilas sont morts. eta alferrik galdu dira lilak.

La bohème, la bohème La bohème, la bohème
on était jeunes, on était fous. gazteak ginen, zoratuta geunden
La bohème, la bohème La bohème, la bohème
ça ne veut plus rien dire de tout horrek ez du ezertxo ere esan nahi orain.

 

***

Gaztelaniazko itzulpen bat, sarean:
http://losviejostrucos.wordpress.com/2010/11/11/la-boheme-con-su-letra-traducida-al-castellano/

3 Iruzkin

Irantzu Epelde atalean

3 responses to “La bohème

  1. Joxe Mari

    Aupa, Irantzu

    Dantza librerako gonbita egin diguzu Montmartretik. Eskerrik asko.
    Hona nirea, balts loturako, agian “kantagarri”.

    La bohème

    Garaia –diot nik–
    gaztea izanik
    ezin dena ezagun,
    Montmartren orduan
    liliak dilindan,
    leihoperaino lagun.

    Apal-horni gela
    gure habi zela,
    batere ez deigarri,
    han ginen ezagut:
    ni, gose hilgarri;
    zu, biluz pose zut.

    La bohème, la bohème
    erran nahiz “uros zana”.
    La bohème, la bohème
    nahiz egun biz bat izan jana.

    Kafe hurbiletan
    gure ametsetan
    ospea igurika;
    miseri ergela,
    nahiz hutsik sabela
    fedeari eutsita.

    Ostatuak edo
    truk apairu bero
    hartuz gero ohiala,
    gu ginen poeta
    bilduz labe alha,
    negua ahantzita.

    La bohème, la bohème
    erran nahiz “eder zara”.
    La bohème, la bohème
    denok antzez bete, hara.

    Maiz niri jazoa,
    aurrean astoa
    ohera gabe gaua,
    hunkitze egiten
    bular marra baten,
    hanka orraze laua.

    Ta goiza ageri,
    azkenik eseri
    laguntzat kafe krema;
    kontent, nahiz akitu,
    guk behar maitatu
    elkar, bizi-dema.

    La bohème, la bohème
    erran nahiz “hogoi urtez”.
    La bohème, la bohème
    bizi ginen, huts bertutez.

    Egunen zorian
    jinik itzulian
    helbidera orduko,
    ezin ezagutu
    karrika, kale estu,
    gaztaro lekuko.

    Eskailera gainka
    estudio xerka
    deusik ez, ni urduri.
    Apain ta berritu,
    Montmartrek iduri
    triste, lili-mortu.

    La bohème, la bohème
    ginen gazte, ginen ero.
    La bohème, la bohème
    erran nahiz, ja, deus ez, zero.

  2. Irantzu

    Ederra! Eskerrik asko Joxe Mari!!

    Ohar txiki-txiki bat:

    Bosgarren ahapaldian, ohiala > oihala. Eta Zehazki-n:

    lienzo
    1 m (tela para pintar) oihal. [fr toile, ing. canvas]
    2 (cuadro) margolan: lienzos de Murillo, Murilloren margolanak.

    Hemen bohemioen margolanak ez ote?

    • Joxe Mari

      Zuri mila esker, Irantzu, dantzarako “tentamendua” paratzeagatik.

      Jakina, barkatu, “oihal” behar du.

      “toile”, berriz, “margolan” adieran ulertu dut nik ere.

      Begira nola dakarren NOLA ERRAN frantses-euskara hiztegiak, hitzaren hirugarren adieran:
      toile
      c) = tableau margolan
      une toile de maître
      maisu baten margolana

      Bide batez, hiztegi horren laguntza oso baliagarri gertatu zait –ezinbesteko ere esango nuke– nire dantza saiakeran; ez dakit, ordea, ondo erabiltzen asmatu dudan, frantsesa eta ipar euskarak behar bezain ongi jakin gabe.

      Hona gaurko bi aletxo, iturri beretik:

      tentation
      tentamendu (BL) – tentaldi – tentazio

      [poser] paratu
      poser
      a) = placer
      + objet ezarri – jarri – pausatu (BL) – ipini (MD) ()
      poser qch sur une table/par terre
      zerbait mahai gainean/lurrean pausatu

      aupa gazteak eta aupa “gutxiago gazteak”,
      gure baltsak –baume au coeur bihotz goxagarri–
      sasoi, trenpu eta mitxa guzietarako erritmoak baititu
      elge, pentze eta larre “noranahiko nahietan”.

      Ondo-ondo bizi,

      Joxe Mari

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s