Printzipiozko herria

Bakartxo Arrizabalaga

Printzipioz lanera joatekoa denari entzunik, pentsa daiteke hala dioenak ez duela ogi beharrik. Printzipioz etxean geratuko dena, etxea norena den lehiatzen ari ote, hipoteka egin dion bankuarekin? Printzipioz zinemara joatekoa dena zentsurak debekatu filma ikustera ote doa? Mendira printzipioz joatekoa denari gogoratzen zaio, akaso, bozka eguna dela egun hura eta hortik mendira behar?

Biharamunean printzipioz hondartza joatekoa zela erran zidanean, kanpoan egurasten nuen erropa barnera bildu nuen, hurrengo egunerako sekulako ekaitza agindu zigutelakoan. Alabaina, bezperan baino ere garbiago argitu zuen biharamunak. Bazuena burutik? Zer printzipio mota behar du horrek halako egun ederrarekin hondartzara joateko? Orduan hasi nintzen konturatzen printzipioetan blai bizi ginela gure herri jansenista honetan; nolanahiko printzipio zentzu eta funts gabe xelebreetan. Loriaren erdian igeri bizi dena ere, printzipioz eta printzipioz ari omen, hara eta hona. Oporretan Txinara? Printzipioz, bai, printzipioz, prefosta; gauean festara? Hori ere printzipioz baita, beihalako garai zorionez pasatu haietan, festa ere borrokaren parte zela argi utzi baitziguten gure herriaren gidari autoproklamatu haiek. Zorrak kita? Printzipioz ez, nola bestela? Egungo moda berriaz jantzi betiko borroka santuari jarraiki, nonbait.

Hasian hasi, printzipioz hasi dena, printzipioz bukatu ere behar.

Beharrik horretarako badugun ere FINA.

Iruzkin 1

Bakartxo Arrizabalaga atalean

One response to “Printzipiozko herria

  1. Bakartxo Arrizabalaga

    Barka! HondartzaRA, noski!
    Bakartxo

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s