Atea ez ukitzeko?

Koro Garmendia Iartza

Ba bai, atea ez ukitzeko. Horixe zioen atean jarrita zegoen orriak: «Mesedez, ez ukitu atea».

Non dago arazoa? Garbi adierazita dago, ezta? Atea ez ukitzeko, mesedez. Ez ukitzeko. Erakusketa batera joatean, ikusgai dauden artelanak mesedez ez ukitzeko eskatzen digutenean bezalaxe.

Mesedez, ez ukitu atea.

Atea erradioaktiboa zelakoan bazaudete, hotz-hotz.

Kokatuko zaituztet. Osasun-etxe arrunt bateko ate arrunt bateko orri zuri arrunt batean zegoen esaldia. Xinple-xinple esanda: atearen alde batean, sendagilea eta erizaina; beste aldean, gaixoak. Tartean, atea. Ukiezina.

Ez ukitu atea.

Hots, ez jarri gainean ez eskurik, ez hatzik, ez ezer. Mesedez.

Orain, bigarren zatia dator. Aurreneko zatia beste era batera ulertzeko bidea ematen duena, zehazki hau baitzioen orriak: «Mesedez, ez ukitu atea, eta ez ireki».

Pentsatzen dut ulertu duzuela kontua. Ate hori goitik behera zen ukigarria.

«Por favor, no toquen ni abran la puerta».

Mesedez, ez jo atea.

Mesedez, adarrik ez jo.

Iruzkin 1

Koro Garmendia atalean

One response to “Atea ez ukitzeko?

  1. Iratxe Goikoetxea

    Ukituak eta ukituak daude, ez dakit zein alardetako kantinerari behin entzun genionez: asko hunkitu zela goizean diana ukitu ziotenean.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s