Errebokatu II

Maite Imaz Leunda

Hitz horren ordez Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak beste batzuk erabiltzeko gomendioa ematen duela aipatu nuen orain dela 3 hilabete blog honetara egin nuen ekarpenean. Euskaltzaindiaren gomendioak Terminologia Batzordeak onetsitako formekin eta lege itzulietan gehienbat erabiltzen direnekin ez zetozela bat ere aipatu nuen.

Orduko hura pixka bat osatze aldera, euskaratuta dauden legeetan Euskaltzaindiak proposatzen dituen ordainen (indargabetu, baliogabetu) erabilerari erreparatu diot oraingo honetan

 indargabetu = derogar

DISPOSICIONES DEROGATORIAS
Primera. Derogación de la Ley de 17 de julio de 1953

XEDAPEN INDARGABETZAILEAK
Lehenengoa. 1953ko uztailaren 17ko Legea indargabetzea

Erantzunkizun Mugatuko Sozietateen Legea

Derogación terminoa legeak edo erregelamenduak egiteko ahalaren ondorioz lege edo arau bat ordezten dela adierazteko erabiltzen da; ez nuke esango revocación terminoaren sinonimoa denik.

indargabe utzi = suspensión

Base séptima: Medidas cautelares

Cuando se ponga en grave peligro la seguridad vial o se perjudique de forma también grave el interés público en el ámbito de las materias reguladas por esta Ley, la Administración competente podrá acordar, durante la tramitación del correspondiente procedimiento, mediante resolución fundada, la suspensión cautelar de las autorizaciones administrativas previstas en la base anterior, procediéndose a la intervención de los documentos acreditativos.

Zazpigarren oinarri-araua

Bide-segurtasuna arrisku larrian jartzen denean edo lege honen bitartez araututako gaien inguruan herritarren interesei kalte egiten zaienean, aurreko oinarri-arauan aurreikusitako administrazioaren baimenak zuhurtziaz indargabe uztea erabaki dezake eskumenak dituen administrazioak, arrazoietan oinarritutako erabakia emanda, prozedura gauzatzen ari den bitartean; horretarako, bahitu egingo ditu ziurtagiriak.

Suspensión terminoa ondorio kaltegarriren bat eratortzeko arriskua dagoelako administrazio-egintzaren bat bertan behera uzten denean erabiltzen da. Esango nuke arrazoi bat behar dela suspensión bat eragiteko eta, beraz, ez dirudi revocación terminoaren berdin-berdina denik administrazio-zuzenbidean (La revocación de competencias puede realizarse en cualquier momento).

baliogabetu = inutilizarse

Artículo 414
Los legajos de documentos existentes en el registro que tengan matriz, hubiesen sido expedidos por duplicado o aparezcan registrados en otras oficinas, podrán inutilizarse una vez transcurridos veinte años desde que fueren formados. Pasado igual plazo se inutilizarán los legajos de cartas de pago y sus copias, los libros de estadística que sirvan de base a los estados a que se refiere el artículo 622 y los talonarios de recibos.

414. artikulua
Erregistroko paper-sortetan jasotako agiriek jatorrizko agiriak badituzte, agiriok bikoiztuta egin badira edo beste bulego batzuetan erregistratu badira, horiek baliogabe daitezke, egin direnetik hogei urte igarotakoan. Epe bera igaro eta gero baliogabe daitezke, dela ordain-gutunak eta euren kopiak, dela 622. artikuluko egoeren oinarri diren estatistika-liburuak, dela ordainagirien taloitegiak.

 Hipoteka Erregelamendua

baliogabetu = invalidar

Artículo 1266
Para que el error invalide el consentimiento, deberá recaer sobre la sustancia de la cosa que fuere objeto del contrato, o…

1266. artikulua
Okerrak adostasuna baliogabe dezan, oker hori kontratuaren objektu den gauzaren muinari buruzkoa izan behar da, edo…

Kode Zibila

baliogabetu = anular

Asimismo, la circulación de un vehículo durante el plazo de suspensión cautelar de la autorización de circulación que se haya acordado en el curso de los procedimientos de nulidad, anulación y pérdida de vigencia de dicha autorización dará lugar a la inmovilización del vehículo.

Halaber, baimena ezdeus deklaratzeko, baliogabetzeko edo indarra kentzeko prozedura batean zirkulazio baimena kautelaz etetea erabaki bada eta, epe horretan, ibilgailua zirkulatzen ari bada, ibilgailua ibilgetu egingo da.

Ibilgailuen Araudi Orokorra

Baliogabetu hitzaren adiera horietan ez zait iruditzen revocación hitzaren definizioan jasota dagoen kontzeptua esan nahi denik.

Uste dut hiru hitzen beharra (baliogabetu, indargabetu eta errebokatu) badugula, eta gehiagorena ere bai, zuzenbidean jasotzen diren kontzeptuak izendatzeko.

2 Iruzkin

Maite Imaz atalean

2 responses to “Errebokatu II

  1. EHU/UPVren “Legeak/Leyes” bilduman:

    – revocar: errebokatu
    – anular: deuseztatu
    – suspender: geldieran utzi
    – inutilizar/invalidar: baliogabetu
    – rescindir: hutsaldu

  2. Bakartxo Arrizabalaga

    Ez nator “errebokatu” behar ez denik esatera, baina zalantza puntu bat ekarri nahi dut, artikuluan eta Inigoren erantzunean ikusi uste dudan hitzen harreman biuniboko horren beharrari edo pentsamenduari. Beste hizkuntzei begiratzen badiegu (IATE terminotegian sar zaitezte, besterik ez bada), gauzak ez dira hain matematikoki borobilak. Kontuan hartu behar dugu, gainera, herrialde bakoitzak bere legeria duela eta horren arabera antolatzen dituela kontzeptuak eta haiei loturiko hitzak. Harreman biuniboko estuegia antolatuz gero Espainiako legeriaren arabera antolaturiko kontzeptu eta terminoekin, beste sistemetatik aldendu gaitezke eta haien itzultzeko ezinetan jarri.
    Alabaina, zenbait administraziotan, zenbait itzulpen zerbitzutan, Espainiaren lege sistema baizik ez da itzultzen!
    Bakartxo

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s