«Gizon ikusezina» itzultzen

miel. a. elustondo

Denboran atzera joan behar dut hogeiren bat urte. Erantzun bila jardun dut bizi osoan, eta saiatu naizen toki guztietan, ni zer nintzen esaten saiatu zait beti baten bat. Onartu ditut haien erantzunak, nahiz eta askotan kontraesankorrak izan eta, are, erantzunak beren buruarekin ere kontraesanean egon. Inozoa nintzen. Neure buruaren bila ari nintzen, eta nik neuk beste inork erantzun ezin zituen galderak egiten jende guztiari, neure buruari izan ezik. Denbora asko behar izan nuen, eta nire itxaropenen bumeran-aldi mingarri asko, gainerako pertsona guztiek jaiotzatik, nonbait, dakiten zerbaitez jabetzeko: alegia, ez naizela inor, ni neu besterik. Lehenago, hala ere, gizon ikusezina naizela deskubritu behar izan nuen!

Alabaina, ez naiz naturak edo historiak egindako munstroa. Kartetan zegoen, beste hainbat gauza bezala –edo ez bezala–, duela laurogeita bost urte. Nire aitaita-amamak esklabo izan ziren, baina ez naiz lotsa. Neure buruaz besterik ez naiz lotsa, garai batean lotsa izan nintzelako. Duela laurogeita bosten bat urte, libre zirela esan zieten, herrialdeko beste pertsonekin bat eginik zeudela guztien ongiari zegokion gauza guztietan, eta, aldiz, alderdi sozialei zegokienean, eskuko hatzak bezain banaturik zeudela. Eta sinetsi egin zieten. Pozak zoratzen zeuden. Zeuden lekuan geratu ziren, gogotik lan egin zuten, eta berdin egin zezan erakutsi zioten nire aitari. Baina nire aitaita da giltza. Xahar xelebrea zen, nire aitaita, eta esan didatenez, haren oinorde naiz. Berak sortu zuen arazoa. Heriotzako orduan ohean, nire aitari hots egin eta esan zion: «Semea, ni mundu honetatik joaten naizenean, hik borroka zintzoari jarraikitzea nahi diat. Ez diat inoiz esan, baina gerra duk gure bizitza eta ni traidore izan nauk jaio nintzen egunetik bertatik, etsaiaren lurraldean espioi, Berreraikitze garaian nire arma eman nuenetik. Bizi hadi burua lehoiaren ahoan duala. Ito ditzaan nahi diat haiei beti baietz esanez, ahuldu beti irribarrez, adostasuna agertu haiek hil eta suntsitu arte, utzi gizentzen gonbitoka hasi edo lehertzen diren arte». Xaharra kaskarretik jota zegoela pentsatu zuten. Izan litekeen gizonik goxoena izana zen. Haur txikienak gelatik kanpora atera zituzten, pertsianak itxi eta lanpararen argia apaldu zuten, xaharraren arnasa bezainbat. «Irakatsi hau gazteenei», xuxurlatu zuen haserre. Orduan, hil egin zen.

Iruzkin 1

Miel A. Elustondo atalean

One response to “«Gizon ikusezina» itzultzen

  1. Erramun Gerrikagoitia

    Euscaraz ikusi ahal ez denari esan ohi diogu
    invisible,
    eta hori dialecto guzietan.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s