Euskadi gehiago

Eneko Bidegain

Hauteskundeetarako lema edo esloganak hautatzea ez bide da beti ariketa erraza. Zaila da zerbait berezia asmatzea. Joan den egunean, afixa bati begira nengoela, lema batek zer erran nahi zuen ezin ulertuz ibili nintzen: «Euskadi gehiago, Europa berrian». Euskadi gehiago? Gatz gehiago, ogi gehiago, ur gehiago, diru gehiago… edo gutxiago, zer izan daitekeen uler dezaket. Edo bestela bi lagun gehiago etorriko dira bazkaltzera, eta horretarako lau haragi xerra gehiago beharko ditugu erosi. Baina zer da «Euskadi gehiago»? Metafora bat baldin bada, ez dut ulertzen. Zer da Euskadi? Likido mota bat? Eta likido horretatik dosi handiagoa nahi da Europan? Edo Euskadi gehiago nahi ditugu? Zenbat? Lau? Bat? Hiru? Bost? Zazpi?

«Aritmetika arazoak» (Koldo Izagirreren hitzak, Tapia ta Leturiak kantatuak) datozkit gogora. Zenbat lurralde, aditu, euskaldun, aurkari, maitale, bekatu, gobernu, arazo, galdera eta erantzun dituen galdetzen du. Denak kuantifikatu daitezke. Bakoitzetik erdia balu poztu beharko genukeela dio kantuak, maisuki. Dauzkan aurkarien erdiak balitu hobe, eta biztanleen erdiak euskaldunak balira ere bai…

Baina zenbat Euskadi nahi ditugu Europan? Kantuaren haritik segituz, konformatu behar ote genuke Euskadi erdiarekin? Baina bi Euskadi izan ez daitezkeen bezala, Euskadi erdia ere nekez…

Iruzkin 1

Eneko Bidegain atalean

One response to “Euskadi gehiago

  1. Ignazio Txalupalari

    Euskaditik gehiago esan nahi dute jeltzaleek… Ez, Euzkadi gehiago… Indar guztiak bildu nahi izan dituzte eslogan batean, etorkizuna jokoan dagoelako; baina, azkenean, ez zaie tik hori kabitu… Zer egingo diogu, ba… Ea hurrengoa ahal dugun… edo ahal duten… Edo dezakegun…

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s