Berdin-berdinak ez, baina bai oso antzekoak

Bego Montorio Uribarren

Han ere txakurrak hanka hutsik, dio esaldi zaharrak, eta horixe pentsatu izan dut, behin baino gehiagotan, euskarari buruzko gure gogoetak irakurtzean. Duela gutxi, gaztelaniazko zuzenketa-ikastaro bateko eztabaida sutsua etorri zitzaidan akordura, blog honetako zenbait mezu-trukeren harian: Akademiaren kontrako salaketak eta kritikak, halakoren hizkuntza-arrazoibidearen defentsa, beste halakoren proposamenen errefusa…

Eta, hala ere, egia da ez garela berdinak. Hiztun bakoitzaren hizkuntzaren bizipena eta erabilera bat bakarra den moduan, hizkuntza ororen egoera da berezia; antzekoenen artean ere, beti dago alderen bat. Horregatik ez dago errezeta magikorik, bere horretan kalka daitekeen konponbide erabatekorik. Nork berea bilatu behar du, nork berea gauzatzen du.

Horretan aritzen gara denok, kontzienteki batzuetan –hizkuntza lanabes dugunok, batez ere–, eta eguneroko praktika sarritan inkontzienteen bitartez etengabe: euskararen erabilera finkatzen, euskararen beraren ezaugarriak sendotzen nahiz aldarazten, hitzak eta esamoldeak sortzen eta baztertzen…

Euskaldunok baino ezin dugu hori egin, baina, dena den, lagungarri izango zaigu beti kanpoko txakur zapata gabeak eta katu botadunak ezagutzea, besteen ikuspuntuetatik ere begiratzen ikastea. Horren adibide, hona ekarri ditudan Miguel Sáenz itzultzailearen hitzak, Traducción. Dieciocho conferencias nada magistrales y dos discursos de circunstancias (Ed. Universidad de Salamanca, 2013) liburutik hartuak:

«Es cierto que, como dijo Américo Castro, “todo idioma tiene suficiente vitalidad para asimilar o expulsar elementos extraños, y cuando esto no ocurre, es que está a punto de dejar de existir…”. Los idiomas fuertes –lo dijo también Goethe– se tragan lo extranjero y lo digieren. Este es el caso del inglés, que nunca se plantea problemas de asimilación. (…) Los franceses, sin embargo, no piensan lo mismo, y la razón no es tanto quizá el conservadurismo de la Académie Française, sino el sincero amor del francés a su propia lengua. Son los franceses los que con más firmeza se oponen a la invasión lingüística estadounidense.

El español, en contra de lo que se dice a veces, tiene también un profundo cariño a su idioma, aunque le falte la cultura del francés. No obstante, tradicionalmente ha necesitado, como el francés, una autoridad que fijara la norma… aunque solo fuera para saber contra qué norma tenía que rebelarse. Como decía Lázaro Carreter, “no cabe… optar por decisiones tajantes, pues casi nada es tajante y neto en la vida de un idioma”.

Yo creo sinceramente que en España, incumbe al traductor, como a cualquier otro escritor, una función importante y difícil. Por un lado, debe conservar la limpieza del idioma; por otro, tener conciencia siempre de que también en materia lingüística la soberanía reside en el pueblo».

Hizkuntza kontuetan ere, herria burujabe. Ondo gogoan hartzeko esaldia, dudarik gabe.

«Malika Embarek, al traducir a escritores magrebíes de expresión francesa (…) hace algo que me parece admirable: resucitar viejos arabismos españoles para traducir palabras árabes que a veces aparecen en los textos de esos escritores. Una frase suya me parece todo un programa de trabajo: “Conservadora propuesta para este milenio: consultemos el tesoro de nuestra lengua, antes de sucumbir perezosamente al encanto de los términos foráneos”».

«La traducción sirve en realidad al multiculturalismo, a la convivencia armónica de una pluralidad de culturas, que tal vez un día, precisamente por amor –“el mestizaje”, ha dicho en otro lugar Ben Jelloun, “no es solo el matrimonio de los cuerpos sino también el de las lenguas” –, se refundirán para engendrar culturas mestizas. Pero esa refundición no es misión del traductor sino de los nuevos autores mestizos. En literatura, lo dijo Dereck Walcott, no existe la pureza étnica».

«(Mi intención es)… hablar del colonialismo lingüístico, es decir, de la colonización de un idioma por otro y sus consecuencias para la traducción, y también, aunque no esté nada de moda, sobre la responsabilidad moral del traductor».

Bere horretan lapurtu dizkiot hitzak Sáenzi, horiek euskaratzeko behar den tartea eta patxada hartu ezinik. Badakizue, arotzaren etxea zotzez, zotzez bere gaitzez.

3 Iruzkin

Bego Montorio atalean

3 responses to “Berdin-berdinak ez, baina bai oso antzekoak

  1. Idoia Santamaría Urkaregi

    Oso ederra da liburu hori, bai. Itzulpengintzaz aspaldi irakurri dudan ederrena. Iruzkin eta hausnarketa jakingarriz beteta dago. Liburu eta autore interesgarri asko aipatzen ditu, eta guztia, gainera, gaztelania aberats bezain naturalean idatzia.
    Eskerrik asko Miguel Sáenzen hitzak hona ekartzeagatik, Bego.

  2. Martin

    Bego, Idoia…, eskaera bat: liburu horren moduko beste batzuen zerrendatxo bat, jakin-minez baina noraezean gabiltzan itzultzaile ezjakinontzat? Nik biziki eskertuko nuke.

    • Bego Montorio

      Boteprontoan, ez zaizkit horrelako asko burura etortzen, baina gogoan izango dut.
      Bego

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s