Idatziaren kulturaren gainbehera (II)

Asier Larrinaga Larrazabal

Idaztea ez da letrak bata bestearen atzean jartzea. Testu bat osatzen denean, mamia bera bezain garrantzitsutzat jo beharko litzateke begietan egingo duen efektua. Egungo testu askoren bisaia, estetika, fotogenia zaintzen hain ardura gutxi jartzea, niretzat, idatziaren kulturaren gainbeheraren sintoma garbia da.

Testuaren estetika zainduak, jakina, atsegin ematen dio irakurleari, baina, batez ere, testua atzitzen, prozesatzen eta ulertzen laguntzen dio. Esate baterako, testu elebidun askotan, alderdi honek egiten du huts. Nik esango nuke zati handi bat aurreratu dugula garai bateko formulario elebidunetatik hona, baina, ardurarik arduratsuena jarrita ere, nekez lortzen da atontze biribil-biribila.

asierrena
Nire iritziz, erabiltzaileari praktikoagoa izango litzaioke orriaren alde batean euskarazko bertsioa ipintzea, eta, beste aldean, beste hizkuntzako bertsioa.

Ikus-entzunezko pantailetan jartzen diren idatziak ere, sarri baino sarriagotan, erabiltzailearentzako laguntza barik, sufrikario dira.

Begiko zait bideo horretako konektatze- eta komunikatze-nahia, baina esango nuke ez dutela asmatu. Erabiltzaileari, irakurtzeko astia eman behar zaio; beraren begirada gidatu egin behar da; azpidatziak eta gaininpresioak ez dira bateragarriak —pertsona batek ezin die biei eman arreta aldi berean—, eta abar. 16/9ko pantailak zabaldu direnetik, larriagoa da kontua, bideo-sortzaileei alderik alde idazteko grina moduko bat sartu zaie eta.

Zorionez, jarraibide egokien bila dabilenak badu nora jo. Jan Ivarssonen Subtitling for the Media (1992) jakingarriz beteta dago. Adibidez, hobe dela pantailako azpidatziak ezkerretara justifikatzea, begiari erreferentzia-puntu finkoa eskaintzeko. Edo arinago irakurtzen dela testu-lerroak binaka eskainiz gero, banaka baino. Edo 40 karaktere baino gehiagoko lerroak irakurtzen nekezagoak direla. Euskal Telebistan, Ivarssoni jarraitu diogu azpidazteko arauak prestatu ditugunean.

Iruzkin 1

Asier Larrinaga atalean

One response to “Idatziaren kulturaren gainbehera (II)

  1. Erramun Gerrikagoitia

    Interesantea da aritzea buruz visualizationea textuac eta ere generalqui presentatione visualaz.

    Ari garelaric thematica hortaz dateque ere contuan hartzecoa eguiten diren barbaritate oryhographicoac euscaraz izquiriatzean. Hala nola, video, virtual, vainilla, … Contuan da hatzecoa ere hitzen apparientzia visual, stetico, cultural, …a.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s