Euskaltzaindia eta euskaldunok

Juan Luis Zabala

Aspaldi, artean euskaraz alfabetatu gabeko gaztetxo erdaraz eskolatua nintzela, Euskaltzaindiaren bilera baten albistea iritsi zitzaidan. Ez Euskaltzaindiaren inguruan interesatuta nengoelako, kasualitate hutsez baizik; delako bilera hura nire herritik gertu egin behar zutelako, besterik gabe.

Gogoan daukat pentsatu nuela ez nukeela inondik ere nahi euskaltzain batekin hitz egiterik, nire ezjakintasunak eta trakestasunak lotsagarri utziko nindukeelako haren aurrean.

Urteak pasatu ahala beldur hura galtzen joan naiz, pixkanaka-pixkanaka, neurri batean bederen. Ez bakarrik alfabetatu egin naizelako; baita ere jabetu naizelako euskaltzainak, oro har, oso urrun daudela euskara perfektu batean hitz egitetik, inon halakorik baldin bada, euskara perfekturik erran nahi baita.

Ez dakit, ordea, nik urteekin galdu dudan beldur hura ez ote dagoen oraindik ere behar eta komeni baino biziago, zabalduago eta indartsuago euskaldunen artean. Batetik, erakundeak berak ez duelako behar adinako neurrian erantzi bere jantzi akademiko zurrunegia. Baina, bestetik –eta hori da kezkagarriena, eta hori ez da Euskaltzaindiaren errua–, euskaldunik gehienek konplexuz eta beldurrez mintzatzen eta idazten jarraitzen dutelako beren hizkuntza etxeko intimitatetik eta lagunarteko axolagabekeriatik aparte erabiltzen dutenean.

2 Iruzkin

Juan Luis Zabala atalean

2 responses to “Euskaltzaindia eta euskaldunok

  1. Jaregin

    Neri ez zaidak kabitzen, inola ere, azkeneko errematea: “etxeko intimitatetik eta lagunarteko AXOLAGABEKERIATIK aparte”.
    Batetik, ondo adierazten duelako, hizkuntza-fenomenoa dela eta, eta hiztunak garen aldetik, ustez gorenagoko ordena berri bati mendekotasuna zor diogula euskaldun jendeok, berriz ere euskaldunok botere berri baten mendeko bihurtuz, betiko miseria errepikatzen.
    Bestetik, normalizazioaren mugiarazle euskara-hizkuntza erabiltzea eskatzen den honetan, iruditzen zaidak, hala ere, aldarrikapen hori hizkuntzak gauza bihurtuz egiten dela, baina sisteman ezin dik euskara kosifikatuak inoiz lekurik hartu, euskaldunok sistema guretako hartzen ez dugun heinean. Beraz, erabilerari ez eze, pentsamenduari, eta pentsamendutik eratorritako sorkuntza guztiari atxiki behar zaiok euskara-hizkuntza-bizia: libertatea euskaldunari, pentsamenduaren intimitatetik hasita.

  2. Nere postekin loturak: JUAN LUIS ZABALA: EUSKALTZAINDIA ETA EUSKALDUNOK | Maxixatzen

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s