Zaldi esnea?

Eneko Bidegain

Hedabideren batean zaldi-kume entzun edo irakurri nuenean, zerbait bitxi iruditu zitzaidan. Nik beti entzun nuen pottoko (nahasi behar ez dena pottoka-rekin) erraten zitzaiola delako «zaldikumeari». Edo bestela moxal. Behiarena txahala edo ahatxea den bezala, ardiarena, bildotsa edo arkumea, ahuntzarena pitika edo antxumea, oiloarena txita… «Zaldikume» entzutea, «behikume», «ardikume» edo «oilokume» entzutea bezalatsu dela iruditzen zait, edo, hobeki erran, «idikume» edo «zikirokume» entzutea bezala. Nire harridurarako, ordea, hiztegiek onartzen dute «zaldikume» hitza.

Laborariak dio bere bizian ez duela behin ere zaldirik erditzen ikusi. Behin «zaldi esneari» buruzko erreportaje bat entzun nuen. Zaldiari errapea bilatzen dionak beharko du pazientzia, ordea. Errapea duena eta erditzen dena behorra da, ez zaldia. Zaldia, berez, ar zikiratua da, eta arrari garainoa deitu ohi zaio.

Baina «zaldia» hitz generikoa ere bada, cheval, caballo, edo horse bezala. Galdera da, mendiko behorrak kenduta, lasterketetakoak, western filmetakoak, zer diren: arrak, emeak ala zikiratuak? Berez, zikiratzen dira indar gehiago izan dezaten. Dena den, onartu beharko da, hitz generiko gisa erabiltzen dela denak izendatzeko. Baina zehaztu daitekeenean, edo genero zehatz batez ari garenean, hitz generikora jo behar ote dugu?

Nahiz eta hitz generikoa izan, frantsesera joz, ez dut aurkitu «lait de cheval»-ik, eta Google-en bilaturik ere, «lait de jument» atera zait. Zuzen, euskaraz «behor esne» behar litzatekeen bezala.

4 Iruzkin

Eneko Bidegain atalean

4 responses to “Zaldi esnea?

  1. Erramun Gerrikagoitia

    Ahuntzaren umea euscara occidentalean (bizcaieraz) da esaten ahuma. Baita ere xiberotarrez ahunna eta han dago ere Bearnoan baina Xiberuco kantian Ahunnamendi mendia -edo simplequi Ahunna- zeiana da frantzesean Anie zein izen bait da transformatione edo moldatze phonetico bat mintzaira horri.

    Bestetic harrigarri bajo da ere saltzen da hemen “olo esnea” izenez ezagutzen dena, leche de avena.

  2. Erramun Gerrikagoitia

    Lehen zait ahantzi erraitea ezen zaldiaren eta behorraren kumea deitzen dela ere euscaraz tchicoa (txikoa).

    • Xaun

      Kaixo, Eneko. «Ardikume» esistitu, esistitzen da, sintetizatuta bada ere: ‘arkume’ hitza ardi+kume hitz konposatua baita. Gainerakoan, ados… baina ñabardura batekin. Erditzen direnak emeak dira, jakina, baina kumeek aita-amak dituzte, umeek bezalatsu. Arraren aitatasuna ukatu beharra zaio kumeari? Dena den, neri ere arrotza egiten zaizkit ‘zaldikume’, ‘behikume’, ‘behorkume’ eta halakoak, euskara jatorrak eduki badauzkalako horiek izendatzeko aski izen politak, zuk aipatu dituzunak (behiaren eta zezenaren kume arrari ‘txekor’ edo ‘txokor’ ere esaten zaiola erants dezadan).

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s