Hamaika itzultzeko jaioak gara (1)

Fernando Rey Escalera

Pochada solidaria sostenible

Sinetsia nago arrunt osasungarria dela umorea, eta are osasungarriagoa, jakina, nork bere buruari irri pixka bat egitea. Horregatik, itzulpen lanari lotutako miseriez irri pixka bat egiteko mezu sail bati eman nahi diot hasiera.

Umorearen eta ironiaren ondorioz, jakina, gogoetak eta eztabaidak ere pizten ahal dira, baina ez da hori, gaur behinik behin, nire helburu nagusia.

Itzulpen lanari lotutako pasadizo asko kontatzen ahalko genuke denok, eta txiste sail ederra aterako litzateke, baina nik lehengo eguneko bat kontatu nahi dut.

Badut adiskide bat, euskara teknikari dabilena Iruñerrian eta maiz kontsultak egiteko edo itzulpenak zuzentzeko eskatzen didana. Azkenaldi honetan, irri ederrak egin ahal izan ditugu pasadizo batzuk direla-eta.

Lehengoan, mezu-truke hau izan genuen:

Egun on, Fernando.
Uste diat txoro-haizeak eman didala.
Gaur itzulpen lan hau iritsi zaidak: “pochada solidaria sostenible”.
ALA! (y si tienes piiiii te la comes. Porque, con ese nombre, hay que tener valor)

Jakina, zer ote zen galdetu behar izan zuen. Festetan, potxa-jatea egin behar omen zuten, eta, bertan, bidenabar, kausa solidario baterako dirua bildu.

Eta “sostenible”? Oraingoan, kontu bakarra ez omen zen ingurumenarekiko errespetua. Pertsonen arteko errespetua eta ez-dakit-zenbat kontu gehiago ere adierazi nahi omen zuten horrekin. Enfin!

 Nik honela erantzun nion:

Ba, nik, askatasunez jokatuko niken.
Ba, esan nahi dutena esateko paragrafo luzea beharko litzatekeenez, uste dinat hobe dela libre jokatzea. Erdaraz jar ditzatela nahi dituzten astakeriak, eta hik normal jokatu.

Potxa-jate solidarioa (eta kitto)

Eta “sostenible” jan (potxekin batera), orain arte eman diren ordainek ez digutelako pitorik (barka!) balio kasu honetarako (iraunkorra, jasangarria…).

Begira zer-nolako munstroa aterako litzatekeen kasu honetan asmazio horien eta Ibon Sarasolaren edo Euskalterm-en esanei kasu egin beharko bagenie:

Babarrun zuri berrien jate solidario iraunkorra

¡A disfrutar, que son dos días!

Irri batzuk egin genituen: nolako betekada eta tripako mina izan behar zuten denek potxa-jate iraunkorra eginez gero. Edo, nolako jaleak behar ziren potxa-jate jasangarria jasateko.

Irrien ondoren, bi gauza etorri zitzaizkidan burura. Bata, jatorrizko testuari traizio pixka bat egitea, batzuetan, konponbide hobea dela fideltasuna baino, eta, zenbaitetan, itzulpena hurbilketa-lana besterik ez dela. Bestea: Zehazki-n eta Hiztegi Batuan zergatik ez dagoen onartua “potxa” hitza. Nafarroako ekialdeko euskalkietan hala erabili da. Orotariko Euskal Hiztegian jasoa dago. Eta potxak jateko ohitura dugunok hala erabiltzen dugu euskaraz. Non dago problema? Bi dira segur aski: maileguei diegun beldur zentzugabea, eta Euskal Herri horiko platera izatea, zeren, Euskal Herri berdekoa izan balitz, hantxe izanen zen, jatorria gaztelania izan edo beste edozein hizkuntza izan.

3 Iruzkin

Fernando Rey atalean

3 responses to “Hamaika itzultzeko jaioak gara (1)

  1. xme

    potxa-jate solidario jatorra 🙂

  2. Euskal Herri gris postindustrialean, “potxa-jate solidario”ak barre eragingo lieke bati baino gehiagori. 😉

  3. Erramun Gerrikagoitia

    Gustura dut iracurri ideia ganic Fernando Rey (edo izan balitz ere beste edozein) ze nahi da, nahi du uztartu irria eta mundua on itzulpenguintza zeren eguia erranic izan ahal da gainera praxis hori therapeuticoa -eta ere aguian bidea exploratzeco solutione berriac gaberic ozpindu sobera izpiritua norberarena edo besteena eta equilibrio mental-psychicoa gu euscaldunac’ aurrean on haimbat absurdo -nola du salhatzen ederqui eta irrigarriqui Fernandoc- ditugunac ikusten eta ikusi behar dirrigorrez, malerusqui.

    Total conforme ere nago kin Fernando R. dioenarequin buruz critiquea hizteguiei (eta duda gabe hizteguiguileei nola jn. academico Ibon Sarasola edo beste edozein). Horrec -hizteguiec- dutena eracusten da zer valio gutia duten gure hizteguiac eta ere principalqui gure Ibon-ec zeren hizteguiec duten valioa da diotena ezartzen autoreec. DIrelaric hizteguiac -halabeharrez- receptore soil autorearen edo autoreen.

    Orain, centraturic an potcha euscal hitza -edo “egungo” orthographian potxa- berba hori da zeharo euscal berbea’ haimbat nola maquila, sendatu, arthatu, lucainca, mermelada, patata, tomate, trompatu, fite, pareta, gasolina, … edo milaca holaco dutenac jathorria eta ethorquia campoco hain erdal hizcuntza.

    Harritzen nauena -bestalde- da nola Fernandoc ez du eguiten critica berbera, nola potcha hitzari, “sostenible” berbeari, non dirudien ze ez du hartzen hori berbea euscarazcotzat.

    Ez dago, seguru, euscaldunic zeinac ez du enthelegatzen eta ere behintzat batzuc ere erabiltzen: sostenible hitza, bethi ere contextu batzuetan. Sostenible da totalqui euscal hitza tzat edozein edonongo euscaldun dagoena cocatua an euscal collectivo real sociologico actuala.

    Baita bestalde, ez dut gaizqui ikusten, valoratzen itzulpen libreac zeinac batzutan izan ahal dira hobeac tzat publicoa ezi originalac, nola ere izan ahal dira haimbat mezu edo slogan hobeac an bere adaptationeac ezi originalac’ izanic ere biac -originalac nola adaptationeac- daudenac hizcuntza berean.

    Baina nic dut perceptionea ze hain da euscara ona “potcha-jate solidarioa” nola “potcha-jate solidario sosteniblea”.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s