Mapa digitalak eta euskal toponimia

Eneko Bidegain

Google Maps sekulako tresna da, eta honen mapetan oinarriturik, gure mapak sor ditzakegu, nahi ditugun informazioak txertatuz. Korrika bezalako ekimenentzat, tresna bikaina da, ibilbidea zehatz-mehatz erakutsi ahal izateko, bere webgunean egin duen bezala. Baina arazo larri bat ere sortzen du, euskaldun gisa: toponimia erdaraz da kasu gehienetan, ez bakarrik herrien izenak (Pamplona, Estella bezala), baita “calle”, “rue” eta holakoak ere.

Aterabideak badaude. Codesyntax-ekoek lan bat badute abiatua duela zenbait urte: munduko mapa euskaraz edo euskalmapa. Mapa hori oinarritzen da OpenStreetMap proiektuan. Lan handia da Euskal Herriko eta munduko herri izen guztiak edota Euskal Herriko karrika, bide eta abar guztiak euskaratzea. Baina hainbat lagun ibili da horretan. Oraindik ere gelditzen da lana. Osoki bukatu gabe badago ere, euskal mapa hori erabilgarria da, horren gainean nahi diren ibilbide edo lekuak txertatzeko.

Honek ez du konpontzen gehien erabilia den Google Maps-en arazoa: nik uste Google-ko mapetan ere behar duela euskarak, ezagupen ofiziala. Dena den, argi dena da, euskaldunek eta euskalgintzak edo euskal erakundeek tentu handiz jokatu behar dugula mapak sareratzen ditugunean, hainbeste urteetako aldarrikapenak guk geuk zangopilatu gabe.

5 Iruzkin

Eneko Bidegain atalean

5 responses to “Mapa digitalak eta euskal toponimia

  1. Kaixo Ibilbideak egitasmoaren barnean mapa bat sortu dugu. http://ibilbideak.euskadi.net/blog/mapa-jaitsi/
    Oraingoz EEAko mapa da, baina lanean hasiak gara 2013ko mapak EHko esparrua eskaintzeko: http://ibilbideak.euskadi.net/blog/ibilbideak-mapa-2013/
    Aurtengo Korrika ez baina hurrengoa mapa horren gainean eskaini nahi dugu.

  2. Nere postekin loturak: Google Earth eta Street View zerbitzuak ate joka (3.zatia) | Mendiola (Araba)

  3. Espero dezagun,
    http://euskalmapa.com/
    horrek ere, egunen batean, aurrera egitea. Oraingoz ez dauka batere itxura txarrik. (Eta aukera dudan bakoitzean mila esker bidaltzen dizkiet). eu.Wikipedia.org horrek ere, hasieran, ez zuen ematen geroago lortu duen arrakasta hori inoiz lortuko zuenik.

    Dena den, zailago egingo zaie Euskalmapekoei borondatezkoak topatzea wikipediakoei baino; mapa bat editatzea zailagoa ematen du. Behar bada, institutuko, lanbide hezkuntzako, edo irakaskuntzako norbaitek bere ikasleak honetan lanean jarriko balitu-edo…

    “Honek ez du konpontzen gehien erabilia den Google Maps-en arazoa: nik uste Google-ko mapetan ere behar duela euskarak, ezagupen ofiziala”…

    +1. Bai, baina hori nola lor liteke? Google Mapsekoek, aplikazio batekin, Euskalmapakoen datu guztiak, doan edo merke-merke, xurgatzerik balute, agian animatuko lirateke, baina bitartean, ezin ahaztu, enpresa erraldoi don’t be evil hori, azken batean, dirua irabazteko dago.

  4. […]” euskaldunek eta euskalgintzak edo euskal erakundeek tentu handiz jokatu behar dugula mapak sareratzen ditugunean” […] Bai, eta mapak elkarri bidaltzen dizkiogunean http://www.tagzania.com/ erabil dezakegu.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s