Eleberri bat euskaraz sortua ala itzulia den jakiteko hirugarren aztarna

Angel Erro

Aurrekoan, euskaraz sortutako eleberri baten edo euskarara itzulitako baten aurrean gauden jakiteko bi aztarnaz aritu nintzen. Beste bat gehituko diot gaur: xenonomaklisefobia, hau da, atzerriko izenak deklinatzeko beldurra. Aztarna hau ez da guztiz fidagarria, xenonomaklisefobia hain indartsua izaten baita euskal hiztunaren baitan, non itzultzaileak ere kutsa baititzake. Hala ere, bereziki euskal idazleei (eta kazetariei) erasaten die, hauek izen arrotzak deklinatzea askeago saihets baitezakete, izen arrotzari epiteto bat gehituz. Ikus dezagun adibide bat, astelehen honetakoa:

Itzulpenei dagokienez, Sylvia Plath idazle amerikarraren Ariel izenburuko liburu poema (sic) Nafarroan euskaratuko da, Iñigo Astiz poeta nafarraren eskutik.

                                                          Diario de Navarra, 2013-01-07.

“Sylvia Plath idazle amerikarra”, “Ariel izenburuko poema liburua” eta “Iñigo Astiz poeta nafarra”. Gehiegizko informazio hori noraino den alferrikakoa eztabaidagarria izan daiteke. Irakurleari galdetuko nioke hori bezalako esaldirik posiblea zaion burura datorkion erdararen batean.

The New York Times egunkarian” irakurritako pasartez, “Faluja hirian” gertatutako atentatuez eta “Schopenhauer filosofoak” erakatsitako lezioez inguraturik bizitzeak batzuetan zalantza eragiten dit euskaldun jendearen artean inork ez ote dakien The New York Times egunkari bat dela; Faluja, hiri bat, eta Schopenhauer, filosofoa. Informazio gehigarri eta alferrikako hori ez ohi da itzuli. Hortaz, testu bat jatorriz euskaraz edo erdaraz idatzi den jakiteko erabilgarria izan daiteke.

Hala ere, Diario de Navarra egunkariko testuan agertzen den beste kontu bat itzulpen askotan ikus daiteke. “X izenburuko” edo, maizago, “X izeneko” egitura barra-barra erabiltzen da, bai jatorrizko, bai itzulitako testuetan. Batzuetan erabilera bidezko bat dauka (“llamado/a”, “called” edo “nomé(e)” ordezkatzen duenean), eta gehienetan erabilera xenonomaklisefobiko bat (adibidez: “Center for Basque Studies izeneko ikergunean”. Bigarren kasu honetan lagungarri izan dakiguke testu baten jatorrizko hizkuntza bereizteko zeregin honetan.

Iruzkin 1

Angel Erro atalean

One response to “Eleberri bat euskaraz sortua ala itzulia den jakiteko hirugarren aztarna

  1. gilentxo

    Kaixo,
    Googleren estilo gidan argi eta garbi esaten dizute:

    Declension marks

    General rule
    When adding declination marks to foreign words, names, options etc. try adding a reference word that can be easily declined in order to keep the word in its original form.

    Examples:
    EN: Go to Settings
    EU: Zoaz Ezarpenak atalera

    EN: … is a registered trade mark of Google, Inc.
    EU: … Google, Inc. konpainiaren marka erregistratua da

    EN: click on Save
    EU: egin klik Gorde aukeran

    Nire ustez, agindu-botoien kasuan ulergarria da erreferentzia-hitza sartzea, baina marratxoarekin ere garbi geratuko litzateke zertaz ari garen. Izen bereziei dagokienez, ez dirudi oso beharrezkoa denik. Estetika kontua agian?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s