Munduko ondasuna

Iratxe Goikoetxea Langarika

Izena aldatu diote EAEko Osasun Sailari gaztelaniaz. Departamento de Sanidad zena Departamento de Salud da orain. Euskaraz, osasun hitza ageri da, lehen eta orain.

Kontu honek berben ibilbide kapritxosoa ekarri dit gogora, zelan aldatzen diren adierak hizkuntza batetik bestera.  Esaterako, sanidad/sanidade bikotean. Ez ginateke oso sano ibiliko Osasun Saila barik Sanidade Saila bageneuka. Izan ere, osasuna urruti gelditu zaio sanidadeari gibel-handitik hasi eta lotsagabetasunerako eremua hartzen du, oso-osokotasunetik pasatuta.

‘Oso-osokoa’ edo ‘xaloa’ da sanoa hainbatentzat. ‘Oso-osokoa’ edo ‘jatorra’, beste batzuentzat. Edo naturala. Edo osasun eta sasoi onekoa. Baita horrek dakarren kemenaz jantzia ere.

Bizkaieradunok, osoren parekotzat jota, adberbio graduatzaile bihurtu dugu sano ere:

Otxandio aldean, are urrunago joan, eta erabateko adizlagun eta izenlagun bihurtu da, ‘fuerte, gogor’ adierarekin: Azak usain sanoa dauka, baina gustu suabea. Kantatu sano, guztiok entzuteko moduan.

Idazle klasikoetatik lagunarteko jardunetara, eremu zabala jorratu du sanok bere eratorriekin: sanotasun (abstinentziaren alaba, Lizarraga Elkanokoaren esanetan), sanokortxo, sanopotro, sanotu

Ekonomiak sanotu beharra daukan honetan, osasuna ei da mundu honetako ondasuna.

Beraz, osasunarekin urra dezagula urte berria.

Iruzkin bat utzi

Iratxe Goikoetxea atalean

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s