ahozkoak nau markatzen

miel a. elustondo

ez dakit nork asmatzen dituen hitz berriak. badakit uzei ez dabilela aparte, fernando mendizabal hil zenean haren lagun eta lankideek idatzi zituztenak gogoan. ez dakit nork asmatzen dituen erabilera berriak. edo beharbada bai, jon landabururi kasu egitekotan, behintzat. nork bere hitz egiteko modua –orobat, idaztekoa– egiten eta osatzen eta asmatzen du. hortaz, euskaraz inkili-mankala jardun ohi duen morroiak ‘pozten naiz zu ikusteaz’ bota didanean –harri potorra baitzait ‘ikusteaz’, arrotz nire belarrian–, halakoen erabilerak non duen jatorri, non iturri, hasi naiz pentsatzen. alegia, bizian euskara baizik egin ez duenak esaten ez duena nola esan lezakeen euskara hiztunak, hala lapuebla labarkako irakasle ez baldresak nola euskadirratiko esatari ez baldarrak.

mari karmen andereño maite maitatu eta maitagarriaren hiletan izan ginen atzo lapuebla horretan, eta dozena erditan esan zidaten erran delako ‘pozten naiz zu ikusteaz’ ditxosozkoa. Halaxe entzun behar izan dut gaur, euskadirratian, ‘pozten naiz zu ikusteaz’.

eta hori baino lehen, nola esaten genuen tribuan pozten naizelakoa?

3 Iruzkin

Miel A. Elustondo atalean

3 responses to “ahozkoak nau markatzen

  1. Anoni... Izengabea

    “Gora jotzeko errekurtsoa” jarri beharko duzu auzi hau argitzeko, begiratu, bestela, hiztegietan zer hobesten den (Labayru eta Zehazki hiztegietan kasu), _alegrar/se_ sarreran.
    Euskaldunberri honek, bederen, batere maite ez duzun forma hori soilik ikasi zuen, nahiz eta gero nonbait irakurri “pozten naiz zu ikustea” erabiltzen zela (garai batean, beste aro batean… ez dakit non eta noiz).

  2. Aspaldiko! Hau poza!

  3. Aran

    Hau irakurrita gero hasi pentsatzen eta… gure gurasoek horrelako zerbait erabiltzekotan zer erabiliko lukete? Uste diat aitari “poz ederra eman didak” entzun izan diodala aspaldian ikusi gabeko norbaitekin topo eginez gero. Baina ez iruditzen “Aspaldiko!! bizi al haiz?!” aurpegi alaiarekin esaten dugunean “zu ikusteaz pozten naiz” esan nahi dugula? Urola bazter honetan bai behintzat.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s